[itzul] zerri(a) halakoa!

IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki iibanez a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 5, 09:38:29, CET 2010


Euskaltzaindiko JAGONETen egindako galdera eta erantzuna dauden daudenean kopiatuta:

"Galdera: Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta "alaena"rekin?
 
Erantzuna: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:
halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa; lotsagabea halakoa; arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zakarra halakoa...
alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiņa ta alaena; esteak aterata ez da ordaintzen ergel alen hori; eulimandoa, alena; txoroflauta, alena; zurrutero alena; parregarri alenak; lapur alena; zantar alena; zitala, alaena; makala, alena; ergel alaena...
Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena. Bestalde, "lapurra, alaena" eta "lapur alaena" forma biak agertzen dira.
 
Data: 2001/11/19
 
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna"



Dena dela, orain sarean dagoen Orotarikoan, adibideren bat edo beste badago mugagabean:

"Refuerzo de un adj. peyorativo. v. alaen.  Zatarra alakoa! (G-goi). A. Astoa alakoa! (V-ger-m). Ib. Berriz orrelakorik aitatzen badizu, jaikiko naiz ta burua puskatuko diot. Lotsagabea alakoa! Ag G 232. Amaika bidar jan dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ib. 130. Jaungoikoak badaki geure Iņaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari. Ib. 269. Astua, alako astua... Zezen gixajua... Berari sartuko niozke nik zeretik. Urruz Zer 140. Txapela buruan zuela, aldiro egoten zan, zakarra alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Kertenak alakoak! Ib. 52. Ze denganiņo biar daustazube, barritxuok alakuok? Kk Ab I 69. Errie onan engaņau dozuenok, zer merezidu dozue, bergantiok alakuok? Kk Ab II 40. Baņa zoro, ergel, tentel, zentzunbako, burubako, alako orrek, ori egingo euan egin? Otx 135. Ugazaba negarrez ikusi ixan ba'leue, eurak be negarrez asi, naiz-ta gogo barik, sabeltsuri alakuak. Ib. 170. Txiro naiz aberatsai negar eragittian zuben poz eta atsegin gustijak imintten dozubezanok, alakuok! Ib. 72. Oraingotan bai bialduko gaiauzala bakaldunak antseziperdi; eta ondo egingo yauk, ire erruz, galuts, etoi, alakuori! Ib. 175.  Zuaz aurreko estanku ortara; andria erdi itxu alakua da eta baliteke pasatzia. Iraola 74. Gure kotxian badator seņora bat, aguardinta alkanforatu usai pestia botatzen duela, erdi pasatu alakua. Ib. 129."


Ereduzko prosan ere bietara daude. Esate baterako, Patxi Zubizarretak "Mirarien kalezuloa" lanean beti sistematikoki mugagabean, eta Jose Moralesek "Arima hilak" lanean, berriz, beti mugatuan:

"Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz
(Alberdania-Elkar, 2006)
	

   1. Orr.: 20
      -Ekarriok kafea poetari, alferrontzi halakoa!
   2. Orr.: 34
      Eta Raduan Husainik, Husain onbera eta urrikaltsuak, iskanbila batean hartu zuen emazte lotsagabe halakoa.
   3. Orr.: 107
      -Mihia txulora, txolin halakoa!
   4. Orr.: 125
      Libertino halakoa!
   5. Orr.: 135
      -Tea edaten ari al haiz, putakume halakoa!
   6. Orr.: 135
      -Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?
   7. Orr.: 136
      -Eta gainera hire potikoa defendatzearren ni jo, gizatxar halakoa!
   8. Orr.: 170
      -Zer esan nahi duk, zizare halakoa?
   9. Orr.: 173
      -Deabru halakoa!
  10. Orr.: 184
      -Goi mailako senargai bat, goi mailakoa, amestu ere ezingo hukeena, urdanga halakoa!
  11. Orr.: 186
      -Koitadu halakoa!
  12. Orr.: 208
      Madarikatu halakoa!
  13. Orr.: 213
      Egunean zehar nozitutako larritasunaz oroiturik, haserre, bere baitan egin zuen: "Zoro halakoa!
  14. Orr.: 238
      -Ahantzi zure zakur ametsak, lotsagaldu halakoa - aurre egin zion.
  15. Orr.: 252
      Bekatari bihozgabe halakoa.
  16. Orr.: 269
      Ez al gintuan, bada, arnegatu, malestruk halakoa?
  17. Orr.: 293
      Zu gabe oso bakarrik egon naiz, frikun halakoa!
  18. Orr.: 302
      Ergel halakoa!
  19. Orr.: 308
      -Zoaz hemendik, bele halakoa!
  20. Orr.: 308
      Orain harropozturik egongo zara, noski, sugegorri halakoa...
  21. Orr.: 311
      -Ero halakoa!
  22. Orr.: 316
      Oilobusti halakoa.
  23. Orr.: 321
      -Bildots halakoa, Sakrifizioen jaian zintzur egin beharko liakete.
  24. Orr.: 336
      -Gezurti halakoa!
  25. Orr.: 356
      Oilobusti halakoa!"

"Arima hilak, Nikolai Gogol
(Ibaizabal, 1998)
	

   1. Orr.: 66
      Ez diat gauza itsusirik irakatsiko, lotsagabea halakoa!
   2. Orr.: 76
      [...], eta usin egin zuen berriro, hain ozenki, ezen une horretan leihora inguratu berria zen indioilar batek - leihoa lurretik oso hurbil zegoen - zerbait murduskatu baitzion, hitzetik hortzera eta oso azkar, bere hizkuntza bitxian - "Egun on", seguraski -, eta Txitxikovek "Ergela halakoa! - erantzun zion.
   3. Orr.: 118
      Jasanezinak zaizkidak hain gizon txepelak! - eta ozenki gaineratu zuen -: Tira, deabruak eramango ahal hau!, hoa emaztearengana, gixonerdia halakoa!
   4. Orr.: 118
      - Ergela halakoa! - esan zuen Nozdriovek, leiho aurrean zutik eta koinatuaren kotxeari so -.
   5. Orr.: 125
      Bilaua halakoa, zornezorro zikina!
   6. Orr.: 131
      - Hara, ezin duk, doilorra halakoa!
   7. Orr.: 135
      "Gizatxarra halakoa! - zioen Selifanek bere kolkorako -.
   8. Orr.: 137
      - Egin atzera, zozoa halakoa! - zioen oihuka beste gidariak.
   9. Orr.: 157
      "Dirugosea halakoa! -, esan zuen Txitxikovek bere artean, eta ozenki gaineratu zuen gero, haserre samar:
  10. Orr.: 315
      - Astaputza halakoa!
  11. Orr.: 331
      [...], haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten guztien artean, premiazko zitzaizkien gauza asko saldurik; Pavlusha Txitxikovek, batere ondasunik ez zuela aitzakiatzat jarririk, bost kopekeko txanpon xehe bat besterik ez zuen eman, eta ikaskide ohiek aurpegira jaurti zioten, esanez: "Zekena halakoa! -.
  12. Orr.: 358
      Kirtena halakoa!
  13. Orr.: 367
      - Andretxo zekena, ezdeusa halakoa!
  14. Orr.: 385
      Batak, inondik ere, hortz artetik murduskatu zuen: "Astakirtena halakoa! -; eta besteak, berriz, zerriak gogorarazten zituen zerbait esan zuen ahapeka.
  15. Orr.: 415
      Erakutsi liburuak! - Dena miatzen hasi ziren. "Iruzurgilea halakoa! - Harrapatu, lotu, hirira eraman, eta urte bat eta erdi eman zuen espetxean.
  16. Orr.: 420
      - Astakirtena halakoa!
  17. Orr.: 454
      "Ergela halakoa, astakirtena alaena, babo arraioa! - zioen Txitxikovek bere kolkorako -.
  18. Orr.: 521
      - Gezurtia halakoa! - egin zuen garrasi printzeak, haserre bizian -."


Beraz?


 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Xabier Mendiguren
Bidaltze-data: lunes, 04 de enero de 2010 13:41
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] zerri(a) halakoa!

Nola behar du esamolde horrek:

tonto halakoa ala tontoa halakoa?

ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.

argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:

tonto halakoak ala tontoak halakoak?


Inork datu edo iritzi sendo samarrik balu, aldez aurretik mila esker.

X.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago