[itzul] zerri(a) halakoa!
zorion zamakola
itzulzorion.zamakola a bildua gmail.com
As, Urt 5, 14:47:17, CET 2010
Gurean "majaderoa halakoa" baina "majadero hori" esaten da. Ez dauka arauzko
baliorik, ordea.
2010/1/5 IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki <iibanez a bildua gipuzkoa.net>
> Euskaltzaindiko JAGONETen egindako galdera eta erantzuna dauden daudenean
> kopiatuta:
>
> "Galdera: Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta
> "alaena"rekin?
>
> Erantzuna: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek
> dakartza, besteak beste:
> halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa;
> lotsagabea halakoa; arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zakarra
> halakoa...
> alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiņa ta alaena;
> esteak aterata ez da ordaintzen ergel alen hori; eulimandoa, alena;
> txoroflauta, alena; zurrutero alena; parregarri alenak; lapur alena; zantar
> alena; zitala, alaena; makala, alena; ergel alaena...
> Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena. Bestalde,
> "lapurra, alaena" eta "lapur alaena" forma biak agertzen dira.
>
> Data: 2001/11/19
>
> Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna"
>
>
>
> Dena dela, orain sarean dagoen Orotarikoan, adibideren bat edo beste badago
> mugagabean:
>
> "Refuerzo de un adj. peyorativo. v. alaen. Zatarra alakoa! (G-goi). A.
> Astoa alakoa! (V-ger-m). Ib. Berriz orrelakorik aitatzen badizu, jaikiko
> naiz ta burua puskatuko diot. Lotsagabea alakoa! Ag G 232. Amaika bidar jan
> dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ib. 130.
> Jaungoikoak badaki geure Iņaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari.
> Ib. 269. Astua, alako astua... Zezen gixajua... Berari sartuko niozke nik
> zeretik. Urruz Zer 140. Txapela buruan zuela, aldiro egoten zan, zakarra
> alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Kertenak alakoak! Ib. 52. Ze
> denganiņo biar daustazube, barritxuok alakuok? Kk Ab I 69. Errie onan
> engaņau dozuenok, zer merezidu dozue, bergantiok alakuok? Kk Ab II 40. Baņa
> zoro, ergel, tentel, zentzunbako, burubako, alako orrek, ori egingo euan
> egin? Otx 135. Ugazaba negarrez ikusi ixan ba'leue, eurak be negarrez asi,
> naiz-ta gogo barik, sabeltsuri alakuak. Ib. 170. Txiro naiz aberatsai negar
> eragittian zuben poz eta atsegin gustijak imintten dozubezanok, alakuok! Ib.
> 72. Oraingotan bai bialduko gaiauzala bakaldunak antseziperdi; eta ondo
> egingo yauk, ire erruz, galuts, etoi, alakuori! Ib. 175. Zuaz aurreko
> estanku ortara; andria erdi itxu alakua da eta baliteke pasatzia. Iraola 74.
> Gure kotxian badator seņora bat, aguardinta alkanforatu usai pestia botatzen
> duela, erdi pasatu alakua. Ib. 129."
>
>
> Ereduzko prosan ere bietara daude. Esate baterako, Patxi Zubizarretak
> "Mirarien kalezuloa" lanean beti sistematikoki mugagabean, eta Jose
> Moralesek "Arima hilak" lanean, berriz, beti mugatuan:
>
> "Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz
> (Alberdania-Elkar, 2006)
>
>
> 1. Orr.: 20
> -Ekarriok kafea poetari, alferrontzi halakoa!
> 2. Orr.: 34
> Eta Raduan Husainik, Husain onbera eta urrikaltsuak, iskanbila batean
> hartu zuen emazte lotsagabe halakoa.
> 3. Orr.: 107
> -Mihia txulora, txolin halakoa!
> 4. Orr.: 125
> Libertino halakoa!
> 5. Orr.: 135
> -Tea edaten ari al haiz, putakume halakoa!
> 6. Orr.: 135
> -Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?
> 7. Orr.: 136
> -Eta gainera hire potikoa defendatzearren ni jo, gizatxar halakoa!
> 8. Orr.: 170
> -Zer esan nahi duk, zizare halakoa?
> 9. Orr.: 173
> -Deabru halakoa!
> 10. Orr.: 184
> -Goi mailako senargai bat, goi mailakoa, amestu ere ezingo hukeena,
> urdanga halakoa!
> 11. Orr.: 186
> -Koitadu halakoa!
> 12. Orr.: 208
> Madarikatu halakoa!
> 13. Orr.: 213
> Egunean zehar nozitutako larritasunaz oroiturik, haserre, bere baitan
> egin zuen: "Zoro halakoa!
> 14. Orr.: 238
> -Ahantzi zure zakur ametsak, lotsagaldu halakoa - aurre egin zion.
> 15. Orr.: 252
> Bekatari bihozgabe halakoa.
> 16. Orr.: 269
> Ez al gintuan, bada, arnegatu, malestruk halakoa?
> 17. Orr.: 293
> Zu gabe oso bakarrik egon naiz, frikun halakoa!
> 18. Orr.: 302
> Ergel halakoa!
> 19. Orr.: 308
> -Zoaz hemendik, bele halakoa!
> 20. Orr.: 308
> Orain harropozturik egongo zara, noski, sugegorri halakoa...
> 21. Orr.: 311
> -Ero halakoa!
> 22. Orr.: 316
> Oilobusti halakoa.
> 23. Orr.: 321
> -Bildots halakoa, Sakrifizioen jaian zintzur egin beharko liakete.
> 24. Orr.: 336
> -Gezurti halakoa!
> 25. Orr.: 356
> Oilobusti halakoa!"
>
> "Arima hilak, Nikolai Gogol
> (Ibaizabal, 1998)
>
>
> 1. Orr.: 66
> Ez diat gauza itsusirik irakatsiko, lotsagabea halakoa!
> 2. Orr.: 76
> [...], eta usin egin zuen berriro, hain ozenki, ezen une horretan
> leihora inguratu berria zen indioilar batek - leihoa lurretik oso hurbil
> zegoen - zerbait murduskatu baitzion, hitzetik hortzera eta oso azkar, bere
> hizkuntza bitxian - "Egun on", seguraski -, eta Txitxikovek "Ergela halakoa!
> - erantzun zion.
> 3. Orr.: 118
> Jasanezinak zaizkidak hain gizon txepelak! - eta ozenki gaineratu zuen
> -: Tira, deabruak eramango ahal hau!, hoa emaztearengana, gixonerdia
> halakoa!
> 4. Orr.: 118
> - Ergela halakoa! - esan zuen Nozdriovek, leiho aurrean zutik eta
> koinatuaren kotxeari so -.
> 5. Orr.: 125
> Bilaua halakoa, zornezorro zikina!
> 6. Orr.: 131
> - Hara, ezin duk, doilorra halakoa!
> 7. Orr.: 135
> "Gizatxarra halakoa! - zioen Selifanek bere kolkorako -.
> 8. Orr.: 137
> - Egin atzera, zozoa halakoa! - zioen oihuka beste gidariak.
> 9. Orr.: 157
> "Dirugosea halakoa! -, esan zuen Txitxikovek bere artean, eta ozenki
> gaineratu zuen gero, haserre samar:
> 10. Orr.: 315
> - Astaputza halakoa!
> 11. Orr.: 331
> [...], haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten
> guztien artean, premiazko zitzaizkien gauza asko saldurik; Pavlusha
> Txitxikovek, batere ondasunik ez zuela aitzakiatzat jarririk, bost kopekeko
> txanpon xehe bat besterik ez zuen eman, eta ikaskide ohiek aurpegira jaurti
> zioten, esanez: "Zekena halakoa! -.
> 12. Orr.: 358
> Kirtena halakoa!
> 13. Orr.: 367
> - Andretxo zekena, ezdeusa halakoa!
> 14. Orr.: 385
> Batak, inondik ere, hortz artetik murduskatu zuen: "Astakirtena
> halakoa! -; eta besteak, berriz, zerriak gogorarazten zituen zerbait esan
> zuen ahapeka.
> 15. Orr.: 415
> Erakutsi liburuak! - Dena miatzen hasi ziren. "Iruzurgilea halakoa! -
> Harrapatu, lotu, hirira eraman, eta urte bat eta erdi eman zuen espetxean.
> 16. Orr.: 420
> - Astakirtena halakoa!
> 17. Orr.: 454
> "Ergela halakoa, astakirtena alaena, babo arraioa! - zioen Txitxikovek
> bere kolkorako -.
> 18. Orr.: 521
> - Gezurtia halakoa! - egin zuen garrasi printzeak, haserre bizian -."
>
>
> Beraz?
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Xabier Mendiguren
> Bidaltze-data: lunes, 04 de enero de 2010 13:41
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] zerri(a) halakoa!
>
> Nola behar du esamolde horrek:
>
> tonto halakoa ala tontoa halakoa?
>
> ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.
>
> argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:
>
> tonto halakoak ala tontoak halakoak?
>
>
> Inork datu edo iritzi sendo samarrik balu, aldez aurretik mila esker.
>
> X.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago