[itzul] piensa globalmente...

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Urt 8, 09:01:35, CET 2010


"Globalmente" horrek "globalizazio"arekin zerikusia baldin badauka, pentsatzen dut komenigarriena litzatekeela "global" osagai horri eustea eta ez esanahi horretatik urrunduko gintuzkeen "orokor" edo beste kontzeptu batera jauzi egitea.

Ondo izan,

Xabier

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de martin-rezola a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 07 de enero de 2010 16:20
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] piensa globalmente...

Karlos del Olmoren baimenarekin, halakoak jaso zituen berak Itzulisteko beste hari batean, 2008an:

(Bide batez, Interneten honako ordain hauek agertzen dira: Globalean pentsatu, lokalean ekin  / Maila globalean pentsatu, toki mailan jardun / Globalean pentsatu, tokian lanean aritu / Globalean pentsatu, herri mailan lan eginez / Globalki pentsatu eta tokian ekin / Globalean pentsatu, udalerrian aritu / Orokorrean pentsatu eta tokian jardutea / Orokorrean pentsatu eta tokian-tokian jardun behar...)

Martin Rezola 

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Edurne
Bidaltze-data: jueves, 07 de enero de 2010 16:11
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] piensa globalmente...

Arratsalde on. Boluntarioekin lan egiten duen elkarte baten testu 
batekin nabil, eta egiten dituzten zereginez ari dela, "piensa 
globalmente y actúa localmente" esapidea agertu zait. Itzuli al duzue 
inoiz? Ez zait ezer sanorik ateratzen, laguntzerik bai?
2010 esker.

Edurne





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago