[itzul] itzulpen juridikoa

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Urt 12, 18:03:08, CET 2010


Aukera bat, beste askoren artean:

Keak erretzera bultzatzea litekeena izateaz gain eta erretzaile ez
direnei kalte fisiko ezatseginak eragiteaz eta ez-erretzaileok gogait
eragiteaz gain, tabako gaien kearen mendean nahi gabe dauden
ez-erretzaileek arnas gaixotasunak izateko arriskua handiagoa denez,
ondorioz, bada, bidezkoa da, nahi gabe erretzearen aurrean, erretzaile
ez direnen osasun eskubidea babestea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Iraia Oianguren
Bidaltze-data: asteartea, 2010.eko urtarrilak 12 17:30
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] itzulpen juridikoa

Kaixo, berria naiz zerrenda honetan eta itzulpengintzako ikasketetan
dihardut oraindik. Egin beharreko lan batean konpondu ezin dudan
zalantza
bat sortu zait eta beharbada norbait laguntzeko gai izango da nik baino
gehiago jakingo duzue eta.
Europako Kontseiluaren ebazpen baten zatia da eta paragrafo osoa jarriko
dut
testuingurua emateko:

>  *Whereas, in addition to the potential encouragement to smoke and the
> unpleasant physical effects and the nuisance which smoke causes for
> nonsmokers, there is an increased risk of respiratory illnesses for
> non-smokers involuntarily exposed to the smoke of tobacco products ;
whereas
> consequently, it is appropriate to protect the right to health of
> non-smokers against involuntary smoking;*
>
Beltzez jarrita dagoen esaldia da ulertzen ez dudana, erretzeko "adorea
eman" al da? eta nola sartu potential? Testuaren egituran esaldia
txertatzeak ere buruko min ugari emango dizkit baina hau ezin dut
inondik
inora ondo itzuli.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago