[itzul] itzulpen juridikoa

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Urt 13, 08:48:15, CET 2010


Ez dut uste "potential encouragement" terminotzat har daitekeenik. Beraz ez dut beharrik ikusten "balizko bultzatze" bezalako munstrotxoak sortzen hasteko.

Hona itzultzeko beste aukera bat, Jon baino librexeago jardunda:
"Keak kalte ugari sortzen ditu: erretzaileari, gehiago erretzera bultza baitezake; erretzaile ez denari, efektu fisiko desatseginak eta molestiak eragiten baitizkio; gainera, erretzen ez duenak, nahigabe tabako-kearen eraginpean egonik, gero eta arrisku handiagoa du arnasbideetako gaixotasunen bat izateko. Horregatik guztiagatik, egoki da babestea erretzen ez duenaren eskubidea nahigabe ez erretzeko".
("erretzaile, erretzaile ez den, erretzen ez duen..." berdin-jar litezke pluralean ere.)

Ondo izan,


Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua

P.D. Gaian "itzulpen juridikoa" jartzen du. Testua araugintzakoa izan liteke, baina, zati horretan behintzat, juridikotik gutxi ikusten diot nik. Bide batez, uste dut hobe dela gaian "potential encouragement" motako zehatzagoak jartzea, datu baseko bilaketak-eta errazteko.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 12 de enero de 2010 18:03
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] itzulpen juridikoa

Aukera bat, beste askoren artean:

Keak erretzera bultzatzea litekeena izateaz gain eta erretzaile ez
direnei kalte fisiko ezatseginak eragiteaz eta ez-erretzaileok gogait
eragiteaz gain, tabako gaien kearen mendean nahi gabe dauden
ez-erretzaileek arnas gaixotasunak izateko arriskua handiagoa denez,
ondorioz, bada, bidezkoa da, nahi gabe erretzearen aurrean, erretzaile
ez direnen osasun eskubidea babestea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Iraia Oianguren
Bidaltze-data: asteartea, 2010.eko urtarrilak 12 17:30
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] itzulpen juridikoa

Kaixo, berria naiz zerrenda honetan eta itzulpengintzako ikasketetan
dihardut oraindik. Egin beharreko lan batean konpondu ezin dudan
zalantza
bat sortu zait eta beharbada norbait laguntzeko gai izango da nik baino
gehiago jakingo duzue eta.
Europako Kontseiluaren ebazpen baten zatia da eta paragrafo osoa jarriko
dut
testuingurua emateko:

>  *Whereas, in addition to the potential encouragement to smoke and the
> unpleasant physical effects and the nuisance which smoke causes for
> nonsmokers, there is an increased risk of respiratory illnesses for
> non-smokers involuntarily exposed to the smoke of tobacco products ;
whereas
> consequently, it is appropriate to protect the right to health of
> non-smokers against involuntary smoking;*
>
Beltzez jarrita dagoen esaldia da ulertzen ez dudana, erretzeko "adorea
eman" al da? eta nola sartu potential? Testuaren egituran esaldia
txertatzeak ere buruko min ugari emango dizkit baina hau ezin dut
inondik
inora ondo itzuli.

Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.

Aviso legal:
Esta comunicaci?n, con sus anexos, es confidencial y va dirigida ?nicamente a  su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado est? prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuesti?n sobre el acceso, rectificaci?n, cancelaci?n u oposici?n al tratamiento de los mismos, ser? formulada por escrito, acreditando la identidad.

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago