[itzul] Cornisa cantábrica

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 14, 13:13:15, CET 2010


Eneko: 

Eskualde horren hegoaldeko muga ez da "Kantauriar mendilerroa", baizik eta "Kantabriar mendikatea» (halaxe agertzen da, besteak beste, Elhuyar Hiztegian eta EIMAren Onomastika liburuan).

Idazpuruko terminoari berari dagokionez, Alfontsoren eta Juanen proposamenak ikusita, nik ez dut dudarik. Galdera bota nuenean eskura ez nituen beste iturri batzuek, gainera, horixe konfirmatzen didate.

Eskerrik asko, hala ere.

Martin

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Eneko Gotzon Ares
Bidaltze-data: jueves, 14 de enero de 2010 12:41
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Cornisa cantábrica

On 13/01/2010, at 17:28, martin-rezola a bildua ej-gv.es wrote:

> «El arte rupestre paleolítico de la Cornisa Cantábrica»...

<Región Cantábrica> (edo <Cornisa Cantábrica>) delakoaren hegoaldeko  
muga Kantauriar mendilerroa izanik, eta iparraldekoa Kantauri itsasoa,  
<cornisa> euskaraz emateko zentzuzko dirudi gure <erlaitz>  
erabiltzearen hausnarketa, eskualdearen egitura, itxura egoki  
adierazten duelakoan.
<http://es.wikipedia.org/wiki/Cornisa_Cantábrica>.

--
Eneko Gotzon Ares.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago