[itzul] -10%
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
As, Urt 19, 13:02:54, CET 2010
Nik ere hala idatzi izan dut orain arte, eta orain ere, eta uste dut
kontzeptualki hala behar lukeela (adibidez, "eguneko 100 euro eskuratzen
ditu"; eskuratu beharrean galdu egiten badu, hizkuntza naturalean aditza
aldatuko genioke eta puntu: "eguneko 100 euro galtzen ditu", baina,
matematikoki, "eguneko -100 euro" esan daiteke [eguneko minus ehun euro];
eta hori ez genuke "minus eguneko 100 euro" inola ere esango, ezta?).
Horregatik gaitzetsi izan dut nik erabilera hori: "minus eguneko" onargarria
ez bada, "minus ehuneko" ere ez genuke ontzat emango. Baina aitortu behar
dut baduela alderdi ahul bat nire argudioak: "portzentaia negatiboa" esaten
badugu (eta esan behar dugu, termino hori existitzen baita), hortik erraz
onar genezake "-%" hori (minus ehuneko).
Hezkuntza Saileko estilo-liburuaren hurrengo kapitulua adierazpide
matematikoei buruzkoa da, eta, oraindik erabat amaituta ez badago ere, uste
dut "minus ehuneko hamar" moldearen alde egin dutela.
Alfontso
2010/1/19 Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>
> Goiko hori euskaraz zein ordenatan ematen duzuen jakin nahi nuke. Nik
> '%-10'
> jarri izan dut baina zalantza sortu zait.
> Laxaro
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago