[itzul] -10%

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 19, 14:04:17, CET 2010


> Nik ere hala idatzi izan dut orain arte, eta orain ere, eta uste dut
> kontzeptualki hala behar lukeela (adibidez, "eguneko 100 euro eskuratzen
> ditu"; eskuratu beharrean galdu egiten badu, hizkuntza naturalean aditza
> aldatuko genioke eta puntu: "eguneko 100 euro galtzen ditu", baina,
> matematikoki, "eguneko -100 euro" esan daiteke [eguneko minus ehun euro];
> eta hori ez genuke "minus eguneko 100 euro" inola ere esango, ezta?).
> Horregatik gaitzetsi izan dut nik erabilera hori: "minus eguneko" onargarria
> ez bada, "minus ehuneko" ere ez genuke ontzat emango. Baina aitortu behar
> dut baduela alderdi ahul bat nire argudioak: "portzentaia negatiboa" esaten
> badugu (eta esan behar dugu, termino hori existitzen baita), hortik erraz
> onar genezake "-%" hori (minus ehuneko).

Behin ez, birritan atera da gaia zerrendan. Mezu batean laburtu zuen, 
ongi baino hobeto, Alfontso Mujika batek, 2006ko urrian, eztabaidaren 
egoera:

http://postaria.com/pipermail/itzul/2006-October/008477.html

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago