[itzul] Oraintxe ZEHAZKI
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Or, Urt 22, 10:19:07, CET 2010
Berri ona da, bai (batzuontzat bai, behintzat).
Baina... pena da bilaketak testu osoan zehar ezin egitea. Nik dakidala, hiztegiko sarreren arabera bakarrik bilatu daitezke hitzak ("hitz hasiera" edo "bere horretan" aukeratuta), eta Zehazkin, beste hiztegi guztietan bezala, adibideetan eta barruko azalpenetan hainbeste informazio dago. Euskara Institutuaren orrian hiztegia jarri duenak izango balu modurik bilaketak testu osoan egiteko aukera emateko, sekulako mesedea egingo liguke (dagoeneko egin diguna baino handiagoa).
Izan ere, paperezko edizioaren sarreran azaltzen du Sarasolak adibideak argigarri jarri dituela: "erabilerak azaltzeko eta joskerak erakusteko, ez inondik ere hiztegiaren puzgarri. Askotan ez da adibideetan erabiltzen erdal sarrera-hitzaren euskal ordainetako bat ere. Horrela jokatuz begien bistako gauza bat ikusarazi nahi izan dut, hau da, gaztelera eta euskara oso hizkuntza diferenteak direla, bai egituraz bai garapen mailaz, eta itzulpen klonikoak ez direla, askotan, erdarakada hutsak besterik. Beste bideak, euskararen esparrukoagoak, saiatu beharko ditu idazleak txukun antzean idatziko badu. Ildo horretan, bide-proposatzailetzat edo irtenbide-iradokitzailetzat hartu behar ditu hitzegi honen erabiltzaileak nire adibideak".
Bada, berriz esango dut pena dela adibide, iradokizun eta abar horietara zuzenean ezin joatea.
Iņigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago