[itzul] Oraintxe ZEHAZKI

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Urt 22, 13:10:04, CET 2010


Iņigo, Sarasolaren hiztegiaren paperezko ediziotik atera diguzun testu-zati horrek gogoeta aski sakonetarako abiapuntua eskaintzen du.

Oraintxe bertan, dena den, aipamen labur bat besterik ez. Oso politak baieztapen biribil horiek ("...gauza bat ikusarazi nahi izan dut, hau da, gaztelera eta euskara oso hizkuntza diferenteak direla, bai egituraz bai garapen mailaz, eta itzulpen klonikoak ez direla, askotan, erdarakada hutsak besterik. Beste bideak, euskararen esparrukoagoak, saiatu beharko ditu idazleak txukun antzean idatziko badu. Ildo horretan, bide-proposatzailetzat edo irtenbide-iradokitzailetzat hartu behar ditu hitzegi honen erabiltzaileak nire adibideak"). 

Benetan, iruditzen zait pasatzen ari garela "euskara jator"rean insistitzearekin, kasu batzuetan jatorrizkoarekiko eta zehaztasunarekiko irizpideak mespretxatzeraino. Adibide soil bat (ziur hobeak aurkitu ahalko direla): Zehazkin "alegar" bilatzean, eta lehenbiziko adieran "ALEGÓ que había estado enfermo"rako "gaixorik egon zela ESAN zuen" irakurtzean, ba, egia esateko, niri halako etsipen bat etortzen zait. Ez dut begiratu zer proposatzen duen, adibidez, "achacar", "acusar", "alabar", "reprochar" eta abarretarako, baina aipatu dudan adibidean aplikaturiko hiruko erregelarekin, jadanik beldur naiz "ESAN"en omnipresentziaz. 

Bueno, ba horixe besterik ez. Ondo pasa asteburua.

Xabier


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
Enviado el: viernes, 22 de enero de 2010 10:19
Para: agurtzane.mallona a bildua deusto.es; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Oraintxe ZEHAZKI

Berri ona da, bai (batzuontzat bai, behintzat).

Baina... pena da bilaketak testu osoan zehar ezin egitea. Nik dakidala, hiztegiko sarreren arabera bakarrik bilatu daitezke hitzak ("hitz hasiera" edo "bere horretan" aukeratuta), eta Zehazkin, beste hiztegi guztietan bezala, adibideetan eta barruko azalpenetan hainbeste informazio dago. Euskara Institutuaren orrian hiztegia jarri duenak izango balu modurik bilaketak testu osoan egiteko aukera emateko, sekulako mesedea egingo liguke (dagoeneko egin diguna baino handiagoa).

Izan ere, paperezko edizioaren sarreran azaltzen du Sarasolak adibideak argigarri jarri dituela: "erabilerak azaltzeko eta joskerak erakusteko, ez inondik ere hiztegiaren puzgarri. Askotan ez da adibideetan erabiltzen erdal sarrera-hitzaren euskal ordainetako bat ere. Horrela jokatuz begien bistako gauza bat ikusarazi nahi izan dut, hau da, gaztelera eta euskara oso hizkuntza diferenteak direla, bai egituraz bai garapen mailaz, eta itzulpen klonikoak ez direla, askotan, erdarakada hutsak besterik. Beste bideak, euskararen esparrukoagoak, saiatu beharko ditu idazleak txukun antzean idatziko badu. Ildo horretan, bide-proposatzailetzat edo irtenbide-iradokitzailetzat hartu behar ditu hitzegi honen erabiltzaileak nire adibideak".

Bada, berriz esango dut pena dela adibide, iradokizun eta abar horietara zuzenean ezin joatea.

Iņigo





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago