[itzul] Zehazki Euskalbarren

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Urt 22, 14:38:12, CET 2010


Momentu honetan nahiko utzita daukagu Euskalbarren garapena, beste gauza 
batzuetan ere ari baikara, besteak beste Librezaleren webgunea eguneratzen:
http://wiki.librezale.org

Dena den, badago Zehazki edo beste edozein hiztegi Firefoxetik modu 
errazean kontsultatzeko aukera, azaldu nuen aurreko batean ere. Hurrengo 
bideoan ikus dezakezue nola egiten den:
http://www.vimeo.com/4471133

Bideoan erakusten dena egiteko argibideak:

1 - Begiratu "Add to Search Bar" gehigarria Firefoxen instalatuta dagoen 
-> Begiratu "Tresnak -> Gehigarriak" atalean. Instalatuta ez badago, 
hemendik instalatu behar da:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/3682

Berrabiarazi Firefox.

2 - Joan Zehazkiren webgunera:
http://ehu.es/ehg/zehazki/

3 - Zehazkiren bilaketa-kutxan sakatu saguaren eskuineko botoiarekin, 
eta aukeratu "Add to Search Bar..."

4 - Zehaztu bilatzaile berri honek izango dituen ezaugarriak (utzi balio 
lehenetsiak ez badakizue zer jarri) eta kitto.

Oharra: metodo honen bidez Interneten dagoen edozein bilaketa-zerbitzu 
erabil daiteke. EHUren webgune horretan bertan 8 hiztegi eta corpus 
daude (ezkerreko zutabean), horietatik edozein erants dakioke 
bilaketa-kutxari. Adibidez, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) erabili 
nahi bada, 2. urratsean esandako helbidearen ordez, erabili:
http://www.ehu.es/eeh/

Horrela, beste edozein.


-- 
Hurrengo arte.
--
Asier Sarasua Garmendia
-------------------------
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Centro de Estudios Ambientales
-------------------------
Olarizuko etxaldea-Casa de la Dehesa de Olarizu
01006 Vitoria-Gasteiz
E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Tfnoa: 945 162696
http://cea.vitoria-gasteiz.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago