[itzul] Zehazki Euskalbarren

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Urt 22, 17:09:49, CET 2010


Eskerrik asko oharrengatik. Egin diat (ustez) esandakoa, eta ez diat 
iņun aurkitzen ZEHAZKIrako sarrerarik Firefoxen. Zerbait egingo nian  
geizki. Baina zer?

Ondo izan

Bittor

Asier Sarasua(e)k dio:
> Momentu honetan nahiko utzita daukagu Euskalbarren garapena, beste 
> gauza batzuetan ere ari baikara, besteak beste Librezaleren webgunea 
> eguneratzen:
> http://wiki.librezale.org
>
> Dena den, badago Zehazki edo beste edozein hiztegi Firefoxetik modu 
> errazean kontsultatzeko aukera, azaldu nuen aurreko batean ere. 
> Hurrengo bideoan ikus dezakezue nola egiten den:
> http://www.vimeo.com/4471133
>
> Bideoan erakusten dena egiteko argibideak:
>
> 1 - Begiratu "Add to Search Bar" gehigarria Firefoxen instalatuta 
> dagoen -> Begiratu "Tresnak -> Gehigarriak" atalean. Instalatuta ez 
> badago, hemendik instalatu behar da:
> https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/3682
>
> Berrabiarazi Firefox.
>
> 2 - Joan Zehazkiren webgunera:
> http://ehu.es/ehg/zehazki/
>
> 3 - Zehazkiren bilaketa-kutxan sakatu saguaren eskuineko botoiarekin, 
> eta aukeratu "Add to Search Bar..."
>
> 4 - Zehaztu bilatzaile berri honek izango dituen ezaugarriak (utzi 
> balio lehenetsiak ez badakizue zer jarri) eta kitto.
>
> Oharra: metodo honen bidez Interneten dagoen edozein bilaketa-zerbitzu 
> erabil daiteke. EHUren webgune horretan bertan 8 hiztegi eta corpus 
> daude (ezkerreko zutabean), horietatik edozein erants dakioke 
> bilaketa-kutxari. Adibidez, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) erabili 
> nahi bada, 2. urratsean esandako helbidearen ordez, erabili:
> http://www.ehu.es/eeh/
>
> Horrela, beste edozein.
>
>

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago