[itzul] wordfast

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Urt 27, 08:39:40, CET 2010


>Gaur ordea, testua irekitzerakoan bai jatorrizko testua eta bai itzulpena
gazteleraz ageri zaizkit Word-en
zuzentzaile ortografikoan...

Zer esan gura duzu? Wordek zuzentzailea gazteleraz jarrita duela,
Wordfastek dena gazteleratzat jotzen duela... Wordfasten modu batean baino
gehiagoan egokitu daiteke zuzentzailearen jokabidea (errazena, memoriaren
beraren arabera).


> Zer gertatu ahal izan da?

Hainbat gauza (beste memoria bat aukeratu izana, Worden laneko hizkuntza
aldatu izana...)

> Nola konpon dezaket?

Gauza guztiak atzoko moduan jarrita. Worden zuzentzailearen (eta
teklatuaren) kontua behar bezala ezarririk. Behar duzun hizkuntz parerako
memoria berri bat sortuaz...


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago