[itzul] Nik enkargatua izan nahi nuen...
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Or, Uzt 9, 11:57:45, CEST 2010
Egun on guztioi:
Zalantza terminologiko potolo samar batekin natorkizue. Alegia, nola
bereizi behar dugu gaztelaniazko "responsable" eta "encargado"?
Izan ere, administrazioko hizkeran, "responsable" programa baten ardura
duen langilea izaten da, hau da, bete-betean lan administratiboa egiten
duena, eta "encargado", berriz, eskulanarekin lotuago dago, nahiz eta lan
administratiboa ere egin ohi duen.
Baina enkargatuen artean ere, bereizketa bat dago. Batzuk lantalde baten
ardura dutenak dira eta euskaraz "lantalde-buru", "talde-buru",
"langilezain".
Beste batzuk lantalderik ez baizik eraikinen edo makineriaren ardura izaten
dute eta halakoetan ezin esango diegu "lantalde-buru" edo enparaurik.
Esan gabe doa "responsable" eta "encargado", soldata eta kategoria oso
desberdinekoak direla, eta ez zaigu egokia iruditzen biak "arduradun"
egitea.
Beste proposamen batzuk ere aztertu ditugu, hala nola, "eramaile" edo
"jagole" baina ez zaizkigu gogo-betegarri iruditu.
Gauzak honela, iruditzen zaigu euskaraz hiru termino beharko genituzkeela
bereizketa behar bezala eta kontraesanik gabe eman ahal izateko:
responsable = arduradun
encargado (lantalde baten ardura duena) = taldeburu
encargado (eraikin edo makineriaren ardura duena) = ?
Nola esan, beraz, "encargado de edificio" edo "encargado de fotocopiadora".
"Enkargatu" hitza ontzat emango zenukete?
Proposamenik?
Mila-mila esker aldez aurretik.
Euskararen Udal Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago