[itzul] Reconocer=ezagutu (lehen Nik enkargatua izan nahi nuen...)
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Uzt 13, 13:08:48, CEST 2010
Bai, Gotzon, arrazoi duk: ez diat ondo adierazi buruan nuena,
"(merezimenduak) ezagutu"ren "(merezimenduak) aitortu" zentzuaz ari
bainintzen soilik (OEHko 2. adiera).
Bestalde, kalko hitzak ez dik gaitzespen-zentzurik niretzat, eta, hain
zuzen ere, "erantzule" kalkoaren alde egiteko egin nian aipu hori (eta
OEHan adibide garbirik ez datorrelako "responsable" adieran).
Nire ustez, "reconocer" eta "responder" hitzen oinarrizko adierarekin
nahas daitezkeelako saihesten ditugu adiera bereziotan "ezagutu" eta
"erantzun" aditzak eta haietatik eratorritako hitzak.
Fresko ibili.
2010/7/13 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
>> Kalkoa da, noski, baina ez dirudi "reconocer=ezagutu" baino kalko
>> txarragoa.
>
> Kalkoa? Aspaldi ikusi gabeko lagun bat kalean topatu, eta «Horra! Ez zaitut
> ezagutu!» esaten dugunean, uste dut gazteleraz «no te he reconocido» izango
> litzatekeela arauzkoa, gure arteko gaztelera kamutsak «no te he conocido»
> hobetsiko balu ere.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago