[itzul] ¿De qué murió?

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
As, Uzt 20, 23:22:23, CEST 2010


Kaixo, lagunok:
 
Ohituta gaude esaten "minbiziagatik hil zen" edo "istripuan hil zen" edo "goseak hilda egon"; baina "¿de qué se murió...? galdetzeko orduan, arazoak gehiago dira: "Zertatik hil zen?" ikusi dut nonbait, baina hain zuzen gero ez dugu erantzuten "minbizitik hil zen"; berdin "zertaz hil"; "nola hil" ere ez da zehatza. Eta "minbiziagatik" erantzunari legokiokeen "Zergatik hil zen" ez da oso itxurosoa; "Zerk hil zuen" gogor samarra, pertsonalizazioagatik. 
Zer iruditzen zaizue? Irtenbiderik bai? (galderatik, ez heriotzatik, jakina).


K. Biguri

 


      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago