[itzul] ¿De qué murió?
Ignazio Harrieta Hegia
i.stony a bildua arrakis.es
As, Uzt 20, 23:53:08, CEST 2010
Zerk hil zuen?
(Kontua da euskararen hainbat erregistro oso galdua(k) d(ir)ela
euskaldun zahar askoren artean eta berriei (gehienei bederen),
gainera, ez zaizkiela transmititu; eta ondorioz, oso <<fuerte
sonatzen>> duela horrek -bakarren batek euskal terrorismoa
esplikatzeko ere ez luke mauka txikia izango horren haritik-)
El 20/07/2010, a las 23:22, Koldo Biguri escribió:
> Kaixo, lagunok:
>
> Ohituta gaude esaten "minbiziagatik hil zen" edo "istripuan hil zen"
> edo "goseak hilda egon"; baina "¿de qué se murió...? galdetzeko
> orduan, arazoak gehiago dira: "Zertatik hil zen?" ikusi dut nonbait,
> baina hain zuzen gero ez dugu erantzuten "minbizitik hil zen";
> berdin "zertaz hil"; "nola hil" ere ez da zehatza. Eta
> "minbiziagatik" erantzunari legokiokeen "Zergatik hil zen" ez da oso
> itxurosoa; "Zerk hil zuen" gogor samarra, pertsonalizazioagatik.
> Zer iruditzen zaizue? Irtenbiderik bai? (galderatik, ez heriotzatik,
> jakina).
>
>
> K. Biguri
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago