[itzul] Tierra Estella
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Uzt 21, 09:56:23, CEST 2010
"Tierra" adigaia gure aurrekoek (beti edo gehienean) "Herri" eman izan omen dute: "Garaziko Herria benedika dadila...", "Baserri", "Lañerri", "Koko-herri", "Parditxerri", "Euskalerri", eta abar.
XX. mendean, Barranka aldeko euskaldun zaharrek -zaharrak euskarari gagozkiola eta zaharrak adinez- artean ere "Estellerri(a)" terminoa erabiltzen omen zuten "Tierra Estella" esateko (hala aditu nuen nik behintzat).
Zenbaitzuek, ordea, ez bide dute gustuko...
Pedro M. Diez de Ulzurrun
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Arrate Unzueta
Bidaltze-data: miércoles, 21 de julio de 2010 9:48
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Tierra Estella
Kaixo:
Hango batzuk ezagutzen ditut eta "lizarraldea" esaten dute, hori bai, ez
dakit zehatz mehatz gauza bera den...
2010/7/21 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>
> Kaixo: horren izen ofizialik ba al dago euskaraz?
>
> Hauek ikusi ditudan aukerak:
> Lizarreriko
> Lizarreriako
>
> Lizarrerriko
> Lizarrerriako
>
> Estellerri(a)ko
> Estelleriko
>
> Mila esker aurrez
>
> Joxemari
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago