[itzul] Tierra Estella

Arantza Etxebarria Iturrate arantzaetxebarriaiturrate a bildua yahoo.com
Ost, Uzt 21, 10:02:05, CEST 2010


Euskaltzaindiaren 155. arauan (Nafarroako Udal Izendegia) 'Estellerriko Erribera' agertzen da eskualdeen zutabean.

Arantza

--- El mié, 21/7/10, Diez de Ultzurrun <ultzu a bildua parlam.euskadi.net> escribió:

De: Diez de Ultzurrun <ultzu a bildua parlam.euskadi.net>
Asunto: Re: [itzul] Tierra Estella
Para: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: miércoles, 21 de julio, 2010 07:56

"Tierra" adigaia gure aurrekoek (beti edo gehienean) "Herri" eman izan omen dute: "Garaziko Herria benedika dadila...", "Baserri", "Lañerri", "Koko-herri", "Parditxerri", "Euskalerri", eta abar.

XX. mendean, Barranka aldeko euskaldun zaharrek -zaharrak euskarari gagozkiola eta zaharrak adinez- artean ere "Estellerri(a)" terminoa erabiltzen omen zuten "Tierra Estella" esateko (hala aditu nuen nik behintzat).

Zenbaitzuek, ordea, ez bide dute gustuko...


Pedro M. Diez de Ulzurrun

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Arrate Unzueta
Bidaltze-data: miércoles, 21 de julio de 2010 9:48
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Tierra Estella

Kaixo:
Hango batzuk ezagutzen ditut eta "lizarraldea" esaten dute, hori bai, ez
dakit zehatz mehatz gauza bera den...

2010/7/21 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>

> Kaixo: horren izen ofizialik ba al dago euskaraz?
>
> Hauek ikusi ditudan aukerak:
> Lizarreriko
> Lizarreriako
>
> Lizarrerriko
> Lizarrerriako
>
> Estellerri(a)ko
> Estelleriko
>
> Mila esker aurrez
>
> Joxemari
>



      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago