[itzul] BFAkoentzat

URCELAY AGUIRRE, Joseba joseba.urcelay a bildua bizkaia.net
As, Eka 1, 14:08:56, CEST 2010


Aupa, Agurtzane:

Ez da erraza jakitea zer izen duen programa horrek. Zuk aipatu duzun moduan, behintzat, ez dut aurkitu. 

63/2010 Foru Dekretuak laguntza horiek emateko oinarriak jartzen ditu. Dekretu horrek "GRADUATUONDOKOEN HOBEKUNTZA PROFESIONALERAKO
BIKAINTASUNEKO TREBAKUNTZA" aipatzen du. Eta, aurrerago, "ospe handiko nazioarteko zentroak".

Bestetik, Ekonomi Sustapen Sailaren web-orrian esten denez, gaur hasi da programe horretarako eskaerak egiteko epea. Web-orrian, "Perfeccionamiento en Centros  internacionales de prestigio / Graduatu ondoko gazteen trebatze profesionala prestigioko nazioarteko Zentroetan" ageri da.

Hor klik eginez gero,  programaren helburua "bikaintasuneko prestakuntza erraztea prestigioko nazioarteko zentroetan" dela esaten da.

Eta programaren laburpenean, "Bikaintasunerako  trebakuntza. Graduondoko tituludunen hobekuntza profesionala atzerrian" eta "ospe handiko nazioarteko zentroak".

Beraz, ez dakit zer esan. Ekonomi Sustapen Sailak erabiltzen dituen izendapenetatik urrundu barik, "Bikaintasunerako  trebakuntza: Bizkaiko 100 ikasketa-espedienterik/espediente akademikorik onenak ospe handiko nazioarteko zentroetan/nazioarteko zentro prestigiodunetan" edo halako zerbait jarri ahal duzu, nire ustez.

Ondo ibili,

Joseba Urzelai



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: martes, 01 de junio de 2010 13:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] BFAkoentzat

Beste galderatxo bat bidali nahi diet Bizkaiko Foru Aldundikoei, neuk edozein izen ipini aurretik.
Deusto-Bizkaia Talentia programaren barruan, laguntza programa bat jarri du abian BFAk: 'Fomento de la Formación de excelencia: los 100 mejores expedientes académicos de Bizkaia en centros internacionales de prestigio'. Badauka horrek izenik euskeraz? Eskerrik asko, aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago