[itzul] wordfasten botoiak tresna-barratik desagertu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Eka 2, 12:12:32, CEST 2010
> Gure ordenagailu batean, wordfasten "f" botoia ageri da tresna-barran,
> baina bertan sakatuta, komandoen botoi guztiak (geziak eta) agertu
> beharrean, memoria, konfigurazio eta abarren leihotxoa zabaltzen da.
> Inork badaki zer egin behar den botoiak tresna-barran agertzeko?
Bi bide bururatzen zaizkit, bat-batean:
1 - Word-eko (Word2003) menuan, jo Tresnak > Txantiloiak eta
osagarriak; desgaitu Wordfast.dot. Itxi Word, zabaldu berriz, eta
alderantzizko bidea egin: Tresnak > Txantiloiak eta osagarriak; gaitu
Wordfast.dot.
2 - Horrek ez badu eraginik, jo http://www.wordfast.net webgunera,
ekarri wordfast.dot txantiloia ordenagailura, eta kopiatu behar den
karpetara (gehienetan C:\Documents and Settings\ERABILTZAILEA\Datos de
programa\Microsoft\Word\STARTUP). Hori egin aurretik, badaezpada,
karpeta horretan dagoen wordfast.dot zaharrari izena aldatu, adibidez
wordfast.old ipinita. Horrela, bertsio berria ez badabil, zaharra ez
zenuke galduko.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago