[itzul] Soyubeko ibilgayua

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Eka 4, 13:26:07, CEST 2010

Ez dakit asko konponduko dugun, baina datorren astean geratu naiz
trafikoaren berri ematen duen esatariarekin, eta ariketa batzuk egingo
ditugu.

Bide batez, ez du inork edukiko [ll] lantzeko materialik, ezta?
Biziki eskertuko nioke eskuratuko balit.

Asier Larrinaga

-----Original Message-----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Sent: Friday, June 04, 2010 1:08 PM
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

Ahalegina egin zezakeen, ahoskera txarra saihestearren, |ibilgai-lua|
ahoskatzeko edo "autoa" esateko, eta, "Sollube" txarto esan beharrean,
"Bakiotik Bermeora bidean dagoen mendatea", hau da, hotzeriak jota sudurra
mukiz beteta daukagunean sudurkaririk gabeko hitzak aukeratzen saiatzen
garenean bezalaxe. Baina horretarako gaitza diagnostikatuta eduki behar
zuen, eta oraindik ez da jabetu halakoa (Ez dauka inor esateko? Nork eman
zion langintza hori -besteoi belarria zigortzekoa-?).

Txarrena, hala ere, ez da batzuen ezintasuna (ez dago ezinik, akats
fisikorik ez badago, ikasi eta kito), besteen zabarkeria baizik. Batzuk gai
dira ahoskatzeko, baina lotsatu egiten dira, modernoagoa omen delako
yeismoa. Gaztetu egiten omen zaitu, to!

Estrategak behar ditugu, bai; ni, ostera, tropakoa naiz, azkena hil arte
galdutzat ematen ez dutenetakoa.

Jon

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: ostirala, 2010.eko ekainak 4 11:09
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

Bai, Amaia, baina, eskoletan (horretarako ere, eta Lesakan!) gauza ez
badira --nola "torturatuko" duzu fonetikoki haurtxo bat... irakaslea
bera ere dagoeneko yeista bada, batez ere--, nondik elikatuko dira
hedabideak esatariak prestatzeko?

Eta halakoak azaleko sintometariko batzuk baino ez dira...

Estratega batek, beharbada, esango liguke hurrengo postua ez galtzeko
neurriak hartzea zuhurragoa dela (ergatiboaren txanda dugu, bistan da,
ellea funditu ondoren... hori bai: inor morfofonotraumatu gabe,
pedagogia Q-dunez).

Hori, diot, estratega batek. Pragmatikoek aspaldi eman zuten
erdi-konponbide bat: -il- ahoskatzea -ll- ahoskatzeko lana hartu nahi
ez duenak. Ez dirudi, hala ere, edozertarako balio duenik: "Soilube"

Ni (eta, antza, gutariko asko) suminaren eta irri tristearen artean
hortxe gabiltza halakoen aurrean.

Hizkuntzalari postmoderno asko, hala ere, poz-pozik dabil saltsa
horretan, hizkuntza etengabe aldatuz doala hortxe frogatzen omen dela
eta (ez zaie axola, nonbait, nondik nora -eta nola eta zertara-
aldatzen den)...

Aupa zu, Amaia, etsian ere alabari gogor egiteagatik.

2010/6/4 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>:
> Zoritxarrez, nik ere uste dut bataila galdua dugula. Nire alaba "silla",
"illia", "pollita" eta horrelakoak esaten zituen ikastolan hasi zenean;
handik gutxira, "irayan" hasi zen urtean betetzen eta panpinak "siyetan"
pasiatzen. Lortu dudan gauza bakarra da bera ohartzea bi soinu desberdin
direla;nirekin "ellea" erabiltzen du, baina lagunekin, "eyea".

> Hala ere, uste dut komunikabideetan bereziki zainduko behar litzatekeela
kontu hori.

> Egun ona izan!

> Amaia

> De: Gotzon Egia <gotzonegia a bildua gmail.com>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: vie,4 junio, 2010 07:53
> Asunto: Re: [itzul] Soyubeko ibilgayua

>> Enegarrenez esan behar dut jasanezina egiten zaidala yeismoa irratian.
>> Gaur Solluben autoren batek istripua izan du, eta zirkulazioaren
>> egoeraren berri ematen duenak ya-ye-yuka ekin dio.

> Eta zer gertatu zitzayon txoferrari, iya hiya gelditu zala bertan, ez?

> Gotzon Egia
> gotzonegia a bildua gmail.com
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago