[itzul] Irruzur baten berri emateko

Nerea Galarza Arana nereagalarza a bildua hotmail.com
Ost, Eka 9, 14:21:04, CEST 2010


Kaixo Maddi:
Antza Stuart jauna ere trebea da internet bilaketak egiten, gutako askori bidali baitio mezua.
Nik ere bilatu dut agentziaren izena eta ez dut aurkitu, baina jakin-mina sartu zait eta horregatik idatzi diot. Hurrengo mezuan ustez berak eginiko bi lanen webguneen helbideak eman dizkit eta haiek bai zeuden sarean, baina, hala ere ez zeukan itxura onik asuntuak; azkenean bidali dizuedan beste Alemaniako orri hori topatu dut.
Tira, eskerrak bilaketak egiten eta lerro artean irakurtzen ohituta gauden.

Ondo ibili, 
Nerea.

> Date: Wed, 9 Jun 2010 05:02:08 -0700
> From: maddiegia a bildua yahoo.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Irruzur baten berri emateko
> 
> Kaixo Nerea:
> 
> Nik ere atzo gauean jaso nuen mezu berbera, eta berehala susmo txarra hartu nion. Google-en bilaketa azkar bat egin eta modelo agentziak ez zuen webgunerik, harritzekoa, ezta?. Zuk bidalitako estekak are argiago utzi ditu gauzak.
> 
> 
> Maddi Egia
> mailto:maddiegia a bildua yahoo.com
> 
> 
> 
>       
 		 	   		  
_________________________________________________________________
Sé el protagonista de GQ con Messenger y Vodafone Blackberry. ¡Y gana premios!
http://serviciosmoviles.es.msn.com/messenger/vodafone.aspx


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago