[itzul] romeo eta julieta

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Eka 30, 09:07:26, CEST 2010


Euskara batu estandarreko itzulpena behar izanez gero, ez da oso
erabilgarria izango, baina <Ba al daki inork Shakespearen Romeo and Juliet
obra euskaratuta dagoen?> galderari erantzuteko, esan behar da baietz,
euskaratuta dagoela. Batita Larrakoetxeak euskaratu zuen Arratiako
azpieuskalkian. "Erromi ta Yuletxu" izenburua du itzulpenak, eta 1976an
argitaratu zen, Shakespeareren beste obra batzuekin batera,
"Odol-antzerkiak-A" liburuan.
Testua eskuratu nahi izanez gero, hemen:
http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Shakespeare%20Odol%20Antzerkiak%20A.pdf

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2010/6/29 Nagoroke de las tejas verdes <nagoroke a bildua hotmail.com>

>
> Eskerrik asko, Gotzon!!!
>
> > Date: Tue, 29 Jun 2010 14:56:07 +0200
> > From: gegia a bildua gipuzkoa.net
> > To: itzul a bildua postaria.com
> > Subject: Re: [itzul] romeo eta julieta
> >
> > > Ba al daki inork Shakespearen Romeo and Juliet obra euskaratuta dagoen?
> >
> > Xabier Mendiguren Bereziartuk 1995ean Senez aldizkarian argitaratutako
> > «William Shakespeareren antzerki-lana euskaraz» artikuluaren 8. oharrean
> > dio:
> >
> > «8. Euskal Telebistaren artxiboetatik jasotako informazioaren arabera,
> > oraindainokoan itzuli eta bikoizturiko Shakespeareren obrak honako hauek
> > dira, baina beste zenbait ere kontrataturik daude:
> >
> > All's well that ends well (Ondo dago ondo amaitzen dena); Anthony and
> > Cleopatra (Antonio eta Kleopatra); As you like it (Zeuk nahi duzunez)*;
> > Cymbeline (Cymbeline); Hamlet (Hamlet); Henry IV (Endrike IV); Henry
> > VIII (Endrike VIII)*; Julius Caesar (Julio Zesar)*; King Lear (Lear
> > Erregea); Macbeth (Macbeth); Measure for Measure (Neurriari neurriaz)*;
> > Merchant of Venice, The (Veneziako Merkataria); Merry wives of Windsor,
> > The (Windsor-eko Emazte Alaiak); Midsummer Night's Dream, A
> > (Ekain-gaueko Ametsa); Othello (Othello); Richard II (Richard II); Romeo
> > and Juliet (Romeo eta Julieta); Taming oh the Shrew, The (Piztiaren
> > heziketa); Timon of Athens (Atenasko Timon); Tragedy of Coriolanus, The
> > (Koriolanoren Tragedia); Winter's Tale, A (Negu-ipuina).
> >
> > Izartxoz (*) markaturiko obrak Antzertik argitaratu zituen bere garaian.»
> >
> > http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/19950901/mendiguren
> >
> > --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
> _________________________________________________________________
> Hotmail es seguridad y confianza. Con el Filtro Anti Spam mejorado proteges
> tu cuenta. Ver más
> http://www.descubrehotmail.com/anti-spam.asp
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago