[itzul] "Café sostenible"

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Mar 3, 15:25:04, CET 2010


Nik uste dut gaztelaniazko "café sostenible" horrek ez duela, espresio gisa, ezer kritikagarririk, baldin eta onargarriak iruditzen bazaizkigu beste hainbeste eta hainbeste: cultivo sostenible, alimentación sostenible, comercio sostenible, urbanismo sostenible, energía sostenible, eta abar.

Ander Irizar lankideak "iraungarritasun" hitza aipatu zidan lehengoan, eta egokiagoa iruditzen zait "iraunkortasun" baino (zer esanik ez), baina baita "jasangarritasun" baino.

Horrela, ba, nire ustez, "kafe iraungarria" litzateke, printzipioz. Gertatzen dena da euskaldun batek ez duela automatikoki "iraungarri" "sostenible"rekin identifikatuko (antzeko buruhausteak gertatzen zaizkigu beste hitz asko eta askorekin). Horregatik, eta irizpide "soziologiko" hori aintzat hartuz, agian proposatuko nuke modu gordinean "kafe iraungarri" jarri beharrean irudimen pixka bat gehiagoz jokatzea.

Adibidez, "kafea, iraungarritasunari uztartua", edo horrelakoren bat, asmamenari pixka bat (edo ez "hain pixka bat") eraginez.

Ondo izan,

Xabier
	
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Karmel Uribarren
Enviado el: miércoles, 03 de marzo de 2010 14:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Café sostenible"

vegiluz a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Bai, ziur?? Ez dakit ba.
>
> Bada Jaurlaritzako kafe makinetan: sostengarri kafea!!!
> Horrek bai tripako mina! 
>
>
>
>
>
> Veronica Egiluz
>
>   
Hortik dator... kontu guztia...

Euskara teknikariak esan dit 'sostengarri kafea' jartzen duela kafe 
makina batean... eta aldatu egin behar dugula....

eta proposamenik ba ote dudan... eta nik zuei galdetu....

Eskerrik asko


Karmel Uribarren



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago