[itzul] "Café sostenible"
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Mar 4, 10:01:29, CET 2010
Nik, Juanen aldean, gai bakar bat ikusten dut kontu honetan:
Euskaltzaindiaren (ustezko) erabakiaren desegokitasuna.
Argi dezadan ezer baino lehen parentesi barruko "ustezko" hori,
Euskaltzaindiak, oraingoz, «garapen iraunkor» besterik ez baitu erabaki.
Hortik «sostenible» = «iraunkor» dela ondorioztatzea libre da, baina ez da
Euskaltzaindiaren hitza.
Hala ere, demagun hala dela, «sostenible» euskaraz «iraunkor» esan
behar dela. Orduan, filosofia, psikologia eta pragmatika guztiak alferrik
dira.
Zergatik ateratzen dira diziplina horiek guztiak plazara dantzara?
Hasieran esan dudanagatik: «iraunkor» ez delako ordain egokia «sostenible»
adierazteko -ez dugulako egoki sentitzen-. Eta egokia ez denez, orduan
hasiko gara hausnartzen «responsible coffee» ere esaten dutela, eta
euskaraz, beharbada, hortik jo dezakegula...
Beharbada ez; hortik ere jo behar dugu, baina «sustainable coffee»
ere badela ahaztu barik, eta jakitun egonda kafearen kontua konpontzeak ez
duela «sostenible» oldea konponduko.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago