[itzul] Wordfastekin arazoak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Mar 9, 08:14:34, CET 2010
> Lan bat bukatu dut, eta lana garbitu dudanean, ez du dokumentu osoa
> garbitu, geratu zaizkit espainolezko esaldiak euskarazkoen aurrean,
> baina wordfastek darabiltzen kode horiek gabe (ez dira inon ageri).
> Kriston lana izango da, espainolezko horiek banan-banan ezabatzea, eta
> gainera ez dakit esaldi horiek memoriara eraman dituen.
Puntuz puntu:
- Garbitu gabe gelditu diren segmentuak Wordfast-eko etiketa normaletan
itzuliak badituzu, segmentuak memorian gelditu dira, zalantza gabe.
- Garbiketan huts egiten duenean, gehienetan behintzat, kodeen arazo bat
izaten da tartean.
- Ziurrenik, garbitu gabe gelditu diren segmentuetan, espainolezko
esaldiek «testu ezkutuen» ezaugarri formala izango dute; hori da,
azpimarra lerro leun batez ikusten dira pantailan.
- Hala baldin bada, Bilatu+ordeztu eragiketa bakar batez ezabatu
ditzakezu guztiak batera Word-en (Word 2003 bertsiorako jarraibideak):
Ctrl+L, Bilatu hau: (ez ezer idatzi alor horretan); azpian, Gehiago,
Formatua botoian, Letra-tipoa, Efektuak atalean, markatu Ezkutukoa;
Ordeztu honekin: (ez ezer idatzi alor horretan).
Gauzak ondo direla, espainolezko esaldi guztiak ezabatuko ditu.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago