[itzul] lan kontratuak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 10, 18:18:38, CET 2010


> Galdera bat sortu zaigu gure Unibertsitateko itzulpen zerbitzuan.
> Itzultzaileetako bati laneko kontratu bat ingelesera itzultzeko eskatu
> diote. Dokumentu ofizial bat izanik, kezka dugu ea zinpeko itzultzaile
> batek egin beharreko lana den ala ez. Zuetako batzuek halako gauzez
> gehiago jakingo duzuelakoan bidaltzen dizuegu kezka hau.

Ez dakit gehiegi zinpeko itzulpenaz, baina irudipena dut dokumentu motak 
baino gehiago, itzulpenaren erabilerak erabaki dezakeela zinpeko 
itzulpena behar den ala ez den.

Lan kontratu bat dokumentu ofiziala da, baina ofizialago da dekretu bat, 
eta hortxe ari gara administrazioko itzultzaileak halakoak egunero 
itzultzen, zinpeko izan gabe.

Aldiz, istripu baten lekuko baten deklarazio soil bat ez da, 
halabeharrez, dokumentu ofiziala, baina auzi batean izan dezakeen balio 
erabakigarriagatik, agian epaile batek eska dezake deklarazio horren 
zinpeko itzulpena egitea.

Burutazio hutsak dira. Beharbada, zerrendan diren zinpeko itzultzaileek 
(bada, gutxienik bat, nik dakidala) esperientziaz gehiago esan dezakete, 
edo nik esandakoa gezurtatu, goitik behera :-)

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago