[itzul] FW: erabaki terminologikoak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ast, Mar 25, 09:43:43, CET 2010
Atzo arineketan ibili nintzen, eta amaitu barik neukan mezua,
artxibatu beharrean, zerrendara bidali nuen okerreko botoia sakatzeagatik.
Hona mezua osorik.

Funtsean, nik ere nahi ez bezalako egoeratzat jotzen dut «bakoitzak
nahi duena» egitea.
Zorionez, ez dut sumatzen horrelako arriskurik euskaran. Oro har,
oso hiztun diziplinatuak gara, eta Euskaltzaindia ezagutzen eta aitortzen
dugu aginteduntzat hizkuntza-arazoetan.
Nolanahi ere den, ohartu behar dugu terminologia esparru berezia
dela. Zertzelada bi baino ez ematearren, terminologiaren dinamismoa nekez
ekar liteke hizkuntza-akademia baten erritmo geldora; eta -hemen doa
bigarrena-, onerako zein txarrerako, akademikoen ezagutza gehien-gehienetan
ez da heltzen dena delako terminoa erabiltzen deneko arlora.
Hizkuntza-erabiltzaileak askatasuna behar du arlo honetan: terminoak
sortzeko askatasuna, aukeran dauzkan terminoen artean -bere ezagutzaren eta
komunikazio-premien arabera- hobespenak egiteko askatasuna, eskaintzen zaion
terminoa -berriro ere bere ezagutzaren eta komunikazio-premien arabera-
errefusatzeko askatasuna.
Hori dena maila teorikoan diot. Baina hizpidea ekarri duen gaia
«sostenible» denez, bildur barik ausartuko nintzateke esatera «café
sostenible» itzultzeko «iraunkor»-etik harago begiratu behar dela
aldarrikatzen duzuenok gorago aipatu dudan askatasun horren izenean
aldarrikatzen duzuela alternatiba zentzuzkoago bat.
Asier Larrinaga
Euskadi Irratia Radio Euskadi Radio Vitoria Gaztea EITB Musika
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago