[itzul] Elhuyar Fundazioak Itzultzaile/zuzentzaile bat behar du Hizkuntza Zerbitzuen Sailean jarduteko (Erref.: HZ07)
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Al, Mar 29, 09:33:56, CEST 2010
Kaixo:
Itzulpen-zerbitzuan lan egiteko itzultzaile/zuzentzaile bat hautatzeko
prozesua jarri dugu martxan eta deialdiaren berri eman nahi dizuegu.
Itzulpen-zerbitzuan zientzia- eta teknologia-alorreko itzulpen-proiektuak
dira lan-eremu nagusia, eta software-lokalizazioak ere geroz eta garrantzi
handiagoa hartzen ari dira. Gaztelania-euskara, euskara-gaztelania eta
ingelesa-euskara hizkuntza-bikoteetan egingo du lan bereziki.
Itzulpengintzarako baliabide eta tresnen erabilera ezinbestekoa da gaur egun
itzulpen-zerbitzuetan eta garrantzia emango diogu horri ere.
*Eskatzen dugu:*
- Lizentziaduna izatea: itzulpengintza-ikasketak; zientzia- eta
teknologia-alorreko lizentziak
- Hizkuntzak jakitea: gaztelania eta ingelesa menderatzea
*Balioetsiko dugu:*
- Itzultze- eta zuzentze-lanetan aritua izatea: bereziki zientzia- eta
teknologia-alorreko itzulpen-proiektuetan.
- Itzulpen-memoriak erabiltzen jakitea (Trados, Wordfast...)
- Beste hizkuntza batzuk jakitea
*Eskaintzen dugu:*
- Amatasunagatiko ordezkapen-kontratua
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuen Sailari buruzko informazio gehiago gure
webgunean topatu dezakezue:
http://www.elhuyar.org/hzkuntza-zerbitzuak
Interesatuok bidali curriculum vitaea helbide honetara, apirilaren 9a baino
lehen, eta aipatu goiburuko erreferentzia: hz a bildua elhuyar.com
Eskerrik asko
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943363040
www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak <http://www.elhuyar.org/>
hz a bildua elhuyar.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago