[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Maiatza 5, 15:09:20, CEST 2010


Egun on,

"uso característico" dela eta...

Gure aldizkariko testuetan ere tarteka ateratzen baita, aspaldi samar (ez dakit zehatz noiz) arkitekto euskaldun bati iritzia eskatu genion.

Haren proposamena "erabilera bereizgarri" egitea zen, "berezko erabilera" ere baztertu gabe. Hobeak iruditzen zitzaizkion guk aipatu genion "erabilera nagusi" baino (hala egiten baikenuen).

Erantzun luzea bidali zigun, luzeegia hemen txertatzeko, baina kontu batzuk hemen jarraian itsatsiko ditut:

1) Honako hau erran zigun izenaren sorreraz:
*"uso característico" hirigintzako legeek sortutako espresioa da, baina hagitz gutti iraun du legeetan. Segituan desagertu zen.
-       Estatuko 1990-1992 urteetako legeak sortu zuen; eta definitu zuen.
-       Nafarroako 1994ko legeak (Estatukoa kopiatuz) ekarri zuen gurera. Ez zuen definitu.
-       Konstituzio Epaitegiaren 1997ko epai batek baliogabetu zuen Estatuko Lege hura.
-       Estatuko 1998 urteko bertze lege batek ordeztu zuen lege baliogabetua, eta horretan ez zen "uso característico"-rik agertzen, ez eta bere ondokoetan ere.
-       Nafarroako legean iraun du definiziorik gabe (eta erreferentziarik gabe).
-       Nafarroako 2002 urteko legeak (indarrean dagoenak) ordezkatu zuen 1994koa. Horretan ere ez da "uso característico"-rik agertzen.
-       EAEko hirigintzako legeetan ez da inoiz "uso característico"-rik agertu.

2) Esanahiari eta ordainei buruz:
*1990-1992ko legeak egin zuen definizioaren arabera, "erabilera nagusi" ematea zuzena da ('Se considerará uso característico de cada área de reparto el predominante según la ordenación urbanística aplicable'); baina lege hori (eta definizioa) baliogabetuak izan ziren; Nafarroako 1994ko legean iraun zuen, definiziorik gabe. Lege hori indarrean izan den denboran egin den plangintzak erabili behar izan du "uso característico" eta plan batzuetan Estatukoaren definizioa kontuan hartu izanen dute (= uso predominante = erabilera nagusi) baina bertze batzuetan ez ("uso característico", bertzerikan gabe).

*Iruñeko Udal Plana egin genuenean honako azalpen hau idatzi genuen Planaren Memorian:

(...) El aprovechamiento lucrativo en cambio, ha de utilizar como unidad de medida los metros cuadrados construibles del uso característico. La Ley Foral 10/94 no define el uso característico a causa de su complementariedad con el texto refundido de la Ley del Suelo de 1992 donde estaba definido. Se decía en aquel texto, hoy derogado, que el uso característico de cada área de reparto es el predominante según la ordenación urbanística aplicable. Ante la falta de definición en la legislación vigente, el Plan Municipal ha optado por considerar como uso característico al que ocupa una mayor superficie construída en cada área de reparto (...).

*Definizio falta horregatik egin dut bigarren aukeraren alde ("erabilera bereizgarri") baina, aldi berean, egoera horrek berak bertzeari ("erabilera nagusi") ere balioa ematen dio.

3) Nire azken oharra:
"erabilera nagusi" hautatuz gero, interferentzia gerta liteke bertze irizpide bat aplikatuz sortzen den erabilera multzoan aurkitzen dugun "uso principal" delakoarekin. Izan ere, gure aholkulariak ohar hau egin zigun erabilerei buruz: kontuan izan behar da "uso/erabilera" hitza hirigintzan ikuspuntu aunitzetatik lantzen dela eta, ondorioz, testuinguru osoari begira egin beharko liraketela aukerak. Aprobetxamenduari dagokio "Uso característico"; baina Iruñeko Udal Planak bertze hiru ikuspuntu hauek (guttienez) lantzen (eta arautzen) ditu:
-       Criterio de "nivel de asignación territorial"; eta hor uso "global", "pormenorizado", "detallado".
-       Criterio de "compatibilidad de usos entre sí"; eta hor uso "principal" ("erabilera nagusi"?), "permitido", "necesario", "tolerado", "prohibido".
-       Criterio de "funcionalidad"; "residencial", "productivo", "dotacional"... eta horien azpisailkapena.

Balioko dizuelakoan

Mikel Taberna






-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: martes, 04 de mayo de 2010 18:40
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia

Arratsalde on (orain arte ez dut ikusi galdera).

Itzulpena hasi berria dugu, esateko moduan.

- Oraindik ez dugu itzuli "pública concurrencia" (beste lan batean "eraikin
publiko" emana dago "edificio de pública concurrencia"ren ordain).

- "Uso previsto" agertu da jada zenbait aldiz, eta "aurreikusitako
erabilera" eman dugu.

- "Uso característico" ere agertu da, eta "ohiko erabilera" erabili dugu
oraingoz (ez zaizkit desegokiak iruditzen aipatu dituzun "erabilera
bereizgarri" eta "berezko erabilera" ere).

Gehiago ezin dut esan oraingoz.

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago