[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 13:24:15, CEST 2010
Barkatu terminologiazko eztabaida zorrotz horren erdian galdera arruntago
bat egitea, baina horra:
Zergatik "(erabilera) bereizgarri" eta ez "(erabilera) ezaugarri"?
Begiratu xalo batean, niri neuri, nolabaiteko sinonimia logikoa gorabehera,
frontoi batean pilotan egitea lekuaren "ezaugarri"ago iruditzen zait
"bereizgarri" baino.
Nik "ezaugarri" erabiltzen dut normalean, adiera horretan.
Bada arrazoirik "bereizgarri" hobesteko?
2010/5/6 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
> Barkatu aurreko mezua isats guztiarekin bidalteagatik.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago