[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Maiatza 6, 14:24:00, CEST 2010
Kaixo, Juan
Iruditzen zait ohituak gaudela "ezaugarri" izen modura erabiltzera, eta ez, ordea, adjektibo gisara, nahiz eta horrela ere erabil litekeen. Beharbada horregatik aiseago "erabilera bereizgarria" proposatu, "erabilera ezaugarria" baino.
Dena dela, gure aldizkarian lehenbiziko aldiz itzuli behar izan genuenean ere, atzoko mezuan gure aholkulariaren (bidenabar erranen dut anaia dudala arkitekto euskaldun misteriotsua) erantzunaren zatian aipatzen zen 10/1994 Foru Legean, hain zuzen ere, "ezaugarri" hautatu zuen itzultzaileak (ez dakit gutako nor izan ote zen; beharbada ni nerone, baina ez dakit, ez naiz oroitzen...), baina ikusi nola (bi aldiz aipatzen zen):
Gaztelaniaz: "...expresado siempre en metros cuadrados construibles del uso y tipología característicos..." ... "expresado en metros cuadrados construibles del uso característico..."
Euskaraz: "...beti ere ezaugarrizko erabilera eta tipologia eraikuntzazkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua.."... "...erabilera ezaugarrizkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua..."
Geroago hasi ginen "erabilera nagusi" eta "erabilera bereizgarri" proposatu eta erabiltzen.
Atzo eta gaur (Jonek) esan bezala, lehenbiziko argitu beharko da zer den zehazki "(uso) característico" hori. Eta gero Patxik (ez nuen egiten ari zareten lan horren berri) edo bestela dagokionak (Arkitektura Hiztegia ere egiten ari dira...) erabaki beharko du zein ordain behar duen. Eta horretarako "hautagaien" artean, bidezkoa dirudi "(erabilera) ezaugarri" ere sartzeak.
Ongi segi
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: jueves, 06 de mayo de 2010 13:24
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
Barkatu terminologiazko eztabaida zorrotz horren erdian galdera arruntago
bat egitea, baina horra:
Zergatik "(erabilera) bereizgarri" eta ez "(erabilera) ezaugarri"?
Begiratu xalo batean, niri neuri, nolabaiteko sinonimia logikoa gorabehera,
frontoi batean pilotan egitea lekuaren "ezaugarri"ago iruditzen zait
"bereizgarri" baino.
Nik "ezaugarri" erabiltzen dut normalean, adiera horretan.
Bada arrazoirik "bereizgarri" hobesteko?
2010/5/6 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
> Barkatu aurreko mezua isats guztiarekin bidalteagatik.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago