[itzul] ESKAINTZA BEREZIA / BEREZIAK??? Ofertas especiales

maribi egia mari2egia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 13:35:34, CEST 2010


Dendetako erakusleihoetan sarritan ikusten dan "ofertas especiales"
euskerara itzultzeko, zein uste duzue dela egokiagoa, singularra ala
plurala?

Dendetarako kartel bat egiteko da, orokorra; beraz ez dakigu eskainiko
dutena gauza bakarra izango den ala gehiago; hori dendariek baino ez dute
jakingo eskaintza egiteko momentuan.

Pluralean itzulita hainbat lekutan ikusten da eta singularrean egiteko
proposamenak ere ikusi ditugu (
http://www.azkuefundazioa.org/alkarbide/merkataritza/euskaraz/)
Eskerrik asko



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago