[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 18:27:01, CEST 2010
Adibidetxo batekin topo egin dut oraintxe orrazten ari naizen testuan,
halabehar hutsez, "ezaugarri" eta "bereizgarri" esaldi berean
egokitzen direna, eta hor doakizue, "sinonimia inperfektu" horren
gorabehera ilustratzen duelakoan:
"Erreinu honetan, egitura mikroskopikoa funtzioaren oinarria eta
ezaugarriaren bereizgarria da".
("In this kingdom, microscopic texture is the foundation of function
and the distinction of feature).
2010/5/6 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>
> Ederki, Mikel. Eskerrik asko argitasunongatik.
>
> Kontutxo bat, hala ere: "bereizgarri" ere "ezaugarri" bezain izen (eta izenondo) da, -garri guztiak edo gehienak bezala. Horregatik nire galdera.
>
> Zure azalpenak egiaztatu dit "ezaugarri" hitza izen gisa erruz erabiltzea zegoela "bereizgarri" aukeratzearen atzean (nahiz arazo bera izan hitz horrek berez). Hori bazen, uste dut ez dela arrazoi sanoa, eta hobe dela "ezaugarri" izenondoaren erabilera bultzatzea, oro har, adiera horretarako (erdaraz, "caracteristico/característica") eta "bereizgarri", berriz, "distintivo" itzultzeko uztea, izen zein izenondo.
>
> Marrafoboek arazotxo bat lukete bi funtzioak bereizi beharko balira, baina ez dirudi "erabilera-ezaugarri/bereizgarri" ideia lehian dagoenik hor.
> (Bidenar, "ohiko" eta "berezko" adiera horretarako ere erabiltzeak, zehaztasun faltarekin batera, hitz horiei aurretiaz bizkarreratu diegun adiera-zama areagotzea lekarke, honelako ordainez (izenaren araberakoak batzuk): "normal/típico/acostumbrado..."; "natural, espontáneo, congénito, consustancial...").
>
> Izan funtsa.
>
> 2010/5/6 Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) <mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>
>>
>> Kaixo, Juan
>>
>> Iruditzen zait ohituak gaudela "ezaugarri" izen modura erabiltzera, eta ez, ordea, adjektibo gisara, nahiz eta horrela ere erabil litekeen. Beharbada horregatik aiseago "erabilera bereizgarria" proposatu, "erabilera ezaugarria" baino.
>>
>> Dena dela, gure aldizkarian lehenbiziko aldiz itzuli behar izan genuenean ere, atzoko mezuan gure aholkulariaren (bidenabar erranen dut anaia dudala arkitekto euskaldun misteriotsua) erantzunaren zatian aipatzen zen 10/1994 Foru Legean, hain zuzen ere, "ezaugarri" hautatu zuen itzultzaileak (ez dakit gutako nor izan ote zen; beharbada ni nerone, baina ez dakit, ez naiz oroitzen...), baina ikusi nola (bi aldiz aipatzen zen):
>>
>> Gaztelaniaz: "...expresado siempre en metros cuadrados construibles del uso y tipología característicos..." ... "expresado en metros cuadrados construibles del uso característico..."
>>
>> Euskaraz: "...beti ere ezaugarrizko erabilera eta tipologia eraikuntzazkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua.."... "...erabilera ezaugarrizkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua..."
>>
>> Geroago hasi ginen "erabilera nagusi" eta "erabilera bereizgarri" proposatu eta erabiltzen.
>>
>> Atzo eta gaur (Jonek) esan bezala, lehenbiziko argitu beharko da zer den zehazki "(uso) característico" hori. Eta gero Patxik (ez nuen egiten ari zareten lan horren berri) edo bestela dagokionak (Arkitektura Hiztegia ere egiten ari dira...) erabaki beharko du zein ordain behar duen. Eta horretarako "hautagaien" artean, bidezkoa dirudi "(erabilera) ezaugarri" ere sartzeak.
>>
>> Ongi segi
>>
>> Mikel Taberna
>>
>>
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
>> Enviado el: jueves, 06 de mayo de 2010 13:24
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
>>
>> Barkatu terminologiazko eztabaida zorrotz horren erdian galdera arruntago
>> bat egitea, baina horra:
>>
>> Zergatik "(erabilera) bereizgarri" eta ez "(erabilera) ezaugarri"?
>>
>> Begiratu xalo batean, niri neuri, nolabaiteko sinonimia logikoa gorabehera,
>> frontoi batean pilotan egitea lekuaren "ezaugarri"ago iruditzen zait
>> "bereizgarri" baino.
>> Nik "ezaugarri" erabiltzen dut normalean, adiera horretan.
>>
>> Bada arrazoirik "bereizgarri" hobesteko?
>>
>>
>>
>> 2010/5/6 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
>>
>> > Barkatu aurreko mezua isats guztiarekin bidalteagatik.
>> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago