[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 17:30:02, CEST 2010


Ederki, Mikel. Eskerrik asko argitasunongatik.

Kontutxo bat, hala ere: "bereizgarri" ere "ezaugarri" bezain izen (eta
izenondo) da, -garri guztiak edo gehienak bezala. Horregatik nire galdera.

Zure azalpenak egiaztatu dit "ezaugarri" hitza izen gisa erruz erabiltzea
zegoela "bereizgarri" aukeratzearen atzean (nahiz arazo bera izan hitz
horrek berez). Hori bazen, uste dut ez dela arrazoi sanoa, eta hobe dela
"ezaugarri" izenondoaren erabilera bultzatzea, oro har, adiera horretarako
(erdaraz, "caracteristico/característica") eta "bereizgarri", berriz,
"distintivo" itzultzeko uztea, izen zein izenondo.

Marrafoboek arazotxo bat lukete bi funtzioak bereizi beharko balira, baina
ez dirudi "erabilera-ezaugarri/bereizgarri" ideia lehian dagoenik hor.
(Bidenar, "ohiko" eta "berezko" adiera horretarako ere erabiltzeak,
zehaztasun faltarekin batera, hitz horiei aurretiaz bizkarreratu diegun
adiera-zama areagotzea lekarke, honelako ordainez (izenaren araberakoak
batzuk): "normal/típico/acostumbrado..."; "natural, espontáneo, congénito,
consustancial...").

Izan funtsa.

2010/5/6 Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) <
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es>

> Kaixo, Juan
>
> Iruditzen zait ohituak gaudela "ezaugarri" izen modura erabiltzera, eta ez,
> ordea, adjektibo gisara, nahiz eta horrela ere erabil litekeen. Beharbada
> horregatik aiseago "erabilera bereizgarria" proposatu, "erabilera
> ezaugarria" baino.
>
> Dena dela, gure aldizkarian lehenbiziko aldiz itzuli behar izan genuenean
> ere, atzoko mezuan gure aholkulariaren (bidenabar erranen dut anaia dudala
> arkitekto euskaldun misteriotsua) erantzunaren zatian aipatzen zen 10/1994
> Foru Legean, hain zuzen ere, "ezaugarri" hautatu zuen itzultzaileak (ez
> dakit gutako nor izan ote zen; beharbada ni nerone, baina ez dakit, ez naiz
> oroitzen...), baina ikusi nola (bi aldiz aipatzen zen):
>
> Gaztelaniaz: "...expresado siempre en metros cuadrados construibles del uso
> y tipología característicos..." ... "expresado en metros cuadrados
> construibles del uso característico..."
>
> Euskaraz: "...beti ere ezaugarrizko erabilera eta tipologia
> eraikuntzazkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua.."... "...erabilera
> ezaugarrizkoaren metro koadro eraikigarritan neurtua..."
>
> Geroago hasi ginen "erabilera nagusi" eta "erabilera bereizgarri" proposatu
> eta erabiltzen.
>
> Atzo eta gaur (Jonek) esan bezala, lehenbiziko argitu beharko da zer den
> zehazki "(uso) característico" hori. Eta gero Patxik (ez nuen egiten ari
> zareten lan horren berri) edo bestela dagokionak (Arkitektura Hiztegia ere
> egiten ari dira...) erabaki beharko du zein ordain behar duen. Eta
> horretarako "hautagaien" artean, bidezkoa dirudi "(erabilera) ezaugarri" ere
> sartzeak.
>
> Ongi segi
>
> Mikel Taberna
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el: jueves, 06 de mayo de 2010 13:24
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
>
>  Barkatu terminologiazko eztabaida zorrotz horren erdian galdera arruntago
> bat egitea, baina horra:
>
> Zergatik "(erabilera) bereizgarri" eta ez "(erabilera) ezaugarri"?
>
> Begiratu xalo batean, niri neuri, nolabaiteko sinonimia logikoa gorabehera,
> frontoi batean pilotan egitea lekuaren "ezaugarri"ago iruditzen zait
> "bereizgarri" baino.
> Nik "ezaugarri" erabiltzen dut normalean, adiera horretan.
>
> Bada arrazoirik "bereizgarri" hobesteko?
>
>
>
> 2010/5/6 Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
>
> > Barkatu aurreko mezua isats guztiarekin bidalteagatik.
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago