[itzul] Resolver/rescindir
Alberto Martínez de la Cuadra
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
As, Maiatza 11, 14:16:43, CEST 2010
Deustuko Unibertistateak eta IVAPek itzulitako Kode Zibilaren
aitzin-solasean, terminologiaz ari den atalean, honela azaltzen da:
«g) Ardura handia jarri da lexiko juridikoaren multzo osoa ahalik eta gehien
barneratzeko. Esate baterako, negozio juridikoaren teoria orokorraren
barruan, oso garrantzitsuak dira gaztelaniazko *nulidad, rescisión *edota *
resolución*. Mailakatze baten bidez plazaratu da termino bakoitzaren
berezitasuna, euskaraz saihestu egin behar direlako kontzeptuen inguruko
nahasteak (horiek ez dira beharrezko ez komenigarri): *nulidad/deuseztasuna;
rescisión/hutsalketa; resolución/suntsiarazpena.*
»(1276g) La expresión de una causa falsa en los contratos dará lugar a la
nulidad…
»(1276e) Kontratuetan kari faltsua adierazteak deuseztasuna dakar…
»(1295g) La rescisión obliga a la devolución de las cosas que fueron objeto
del contrato con sus frutos…
»(1295e) Hutsalketaren ondorioz, kontratuaren objektu diren gauzak euren
fruituekin batera itzuli behar dira…
»(1503g) Si el vendedor tuviere fundado motivo para… podrá promover
inmediatamente la resolución de la venta.
»(1503e) Saltzaileak arrazoi oinarriduna badu… kontratuaren suntsiarazpena
eragin dezake berehala».
Zehazki-n, ordea, bestelako ordainak ematen dira:
*anular*2 *2** (matrimonio, sentencia, contrato) *baliogabetu.
*nulidad 1 f* baliorik ez(a), baliogabetasun: *la nulidad del
contrato, *kontratuaren
baliorik eza.
*rescindir* *t* deuseztatu: *me rescindió el contrato,* kontratua deuseztatu
zidan.
*rescisión* *f* deuseztatze.
*resolver/se 6 *zuz *(anular)* indargabetu, ezeztatu.
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago