[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 19:26:06, CEST 2010
LEKU- ETA PERTSONA-IZENAK EUSKALTZAINDIAREN ARAUETANKaixo:
Ez dakit ondo ulertu dudan zure azalpenaren ondorio edo korolario hau:
>> "Ataka hori hor egongo denez beti, nik ez nuke, gainetik, euskarazko
deklinabidearen fonema-irizpideari bizkarra ematearen bidesaria ordainduko."
Horregatik galdetzen dut: Fonemen irizpidea erabiltzea proposatzen baduzu
(idatzirako proposatu, jakina, zeren ahozkoan uste dut denok ados gaudela
jatorrizkoaren arabera ahoskatu behar dela. Zure hitzetan esanda: "inork ez
gaitu libratuko hitz bat nola ahoskatzen den nolabait jakin beharraren
atakatik"), nola proposatzen duzu idaztea 'Françoisek' edo 'Shakespeareren'
edo 'Calaisi', adibidez?
Garbi dago 'François', 'Shakespeare' eta 'Calais' grafiak ezin ditugula
aldatu (tira, ez dut uste hori inork proposatuko duenik). Beraz, zer aukera
dago, jakinik [franzuak], [xespirren] eta [kaleri] ahoskatzekoak direla?
'François(-)k' , 'Shakespeare(-)en' eta 'Calais(-)ri' idaztea?
>> "(...) 'guk halako kasutan hala deklinatzea daukagu erabakita' esango
genioke, eta lasai-lasai geldituko ginateke. Hori da, nolabait, bilatzen
dena, ezta?"
Ez dut uste kontua denik inoren aurrean lasai gelditzea. Ez da hori bilatzen
dena, ez behintzat nik bilatzen dudana. Nik konbentzio bat, hitzarmen bat,
bilatzen dut, euskarazko komunikazioa errazteko; alegia, molde bat utziko
diguna denoi berdin idazten eta irakurtzen, eta ez idazleari dena delako
izenak duen (edo ustez duen) jatorrizko ahoskeraren arabera idaztaraztea eta
irakurleari hori interpretaraztea dakarren metodo bat. Besterik ez.
Horregatik aldezten dut letrak oinarri dituen eredua.
Baina, hasieran esan bezala, ez dakit ondo ulertu dudan mezua.
Alfontso
2010/5/18 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Kaixo:
>
> Baldin eta euskarazko deklinabidean fonemen irizpidea erabiltzen bada (eta
> horregatik esaten dugu, adibidez, "edozein arkatzEKIN idatz dezakezu" baina
> "edozein mendiREKIN amets egin dezakezu), nik uste dut aztergai ipini
> zaizkigun kasuetan ere horrela jokatzea dela koherenteena.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago