[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea, H-RA PASATUZ
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 19:41:12, CEST 2010
Kaixo, Koldo, aspaldiko:
Nik uste dut (eta Alfontso ere bat dator, antza), aukeratu den bidean,
-h kontsonante gisa ematea dela, araua ez ezik, jokabide zuhurra.
Beste bideak amaierako -h hori kentzea eskatuko luke, *Ala*rekin (eta
*Sara*rekin) egin den bezala, hitza etxekotuz
Euskara batuaren ahoskera zaindurako gomendietan, ez dut uste (baina
oker egon ninteke) amaierako H-rik kontuan hartu denik, ez baita
halakorik noski euskarazko hitz arruntetan.
Gainerakoan, Alfontsok dioen moduan, *Renault-ek* idatzi eta *Renok*
esatea bezala da *Sarah-ek* *Sarak* ahoskatzea: hitzarmen-kontua.
Jakina, idatziaren arabera irakurtzea ere libre utzi behar da (edo
litzateke, nik uste), halako guztietan.
Ezin dela, alegia, dena eduki batera: fonetika arrotzei dagozkien
grafia arrotzak gorde eta, aldi berean, euskararen ahoskerarekin
bete-betean egokitutako ortotipografia-sistemari eustea.
Zer egingo genuke, gainera, halako auzirik gabe? Aspertu, igual.
Izan funtsa.
2010/5/18 Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>:
> Kaixo, Juan eta konpainia:
>
> Oso interesgarria da zuen eztabaida, eta agian norbaitek iradoki beharko lieke dagokienei argitzeko beste hizkuntzetako hitz edo izenen deklinabidea zeren arabera egin behar den.
>
> Nik, orain, H-arekin eduki dut arazoa, Sarah izenarekin hain zuzen; eta berdin begi-mingarri egin zait Sarahk nahiz Sarahek (edo Sarah-k eta Sarah-ek), baina lehenaren alde makurtu naiz; euskara batuaz H ahoskabea izanik, izena Sara izan balitz bezala jokatzea erabaki dut. Ez dakit ados zaudeten.
>
> Koldo Biguri
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago