[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea, H-RA PASATUZ

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
As, Maiatza 18, 15:04:10, CEST 2010


Kaixo, Juan eta konpainia:

Oso interesgarria da zuen eztabaida, eta agian norbaitek iradoki beharko lieke dagokienei argitzeko beste hizkuntzetako hitz edo izenen deklinabidea zeren arabera egin behar den. 

Nik, orain, H-arekin eduki dut arazoa, Sarah izenarekin hain zuzen; eta berdin begi-mingarri egin zait Sarahk nahiz Sarahek (edo Sarah-k eta Sarah-ek), baina lehenaren alde makurtu naiz; euskara batuaz H ahoskabea izanik, izena Sara izan balitz bezala jokatzea erabaki dut. Ez dakit ados zaudeten.

Koldo Biguri



      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago