[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Maiatza 18, 20:14:51, CEST 2010


Guztiz konforme. Ni ere prest nago beste sistema bat, hobea, gogo onez
onartzeko, koherentzia eta erosotasuna helburu.

Ziur asko, Xabierrek izango du, hautsak hauts, beste guztion
bihurrikeriak uxatu eta dena argi-erraztuko duen formula zoragarria,
baina, zoritxarrez, (euskal) mundu bidegalduaren astindu bipilean
onenak emanda, ez zaio kabitu noski mezuan soluzio praktikoen edo,
sikiera, proposamen zehatzen partea, nahiz hain argi ikusten duen
kontua: ezta aletxo bat ere, gure marasmotik irteten laguntzeko.

>Adostasunaren izenean, ameto.
> Azken batean, hitzarmen-kontu bat da, eta nik ez dut tematzeko asmorik (esan
> dut eragozpentxoa baino ez zela nirea).
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago