[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 19, 12:03:04, CEST 2010
Ados arauan, baina aplikazioan...
Kasurik garbiena baino ez aipatzearren (letrei berezko
kontsonate-bokal etiketa jartzearena alde batera utzita ere), non
idatzita dago "Trinity" hitzean Y kontsonantea dela? Zer zentzu luke
zentzugabekeria horretan oinarritutako arau batek: *Trinity-en* (NON
zein NOREN)?
(Hala ere, *dura sed lex*, garbi balego hala arautu dela,
adostasunaren izenean, zapotzar hori ere irentsi beharko).
2010/5/19 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>:
> Ahozkoa eta idatzia ez bereizteak, beste arlo batzuetan bezala (tokian tokiko aldaeren estandarizazio ahaleginetan, besteak beste), hemen ere arazoak sortzen dizkigu. Nire iritziz, idazterakoan azken letra (ez fonema) kontsonantea ala bokala den begiratu behar da, modu batera edo bestera deklinatzeko. Ahozkoan, ostera, azken fonema (ez letra) zein den hartu beharko da kontuan.
>
> Gainera, iruditzen zait horixe ondoriozta daitekeela Euskaltzaindiak eman dituen azken arauetatik (158. araua: Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa):
>
> "3. Deklinabidea eta ahoskera
> Kanpoko leku-izen baten idazkera eta ahoskera bat ez datozenean eta izena deklinatu behar
> denean, honela joka daiteke deklinabide-atzizkia eransteko orduan:
>
> A) Idatzizkoan, idatzizkoari erreparatuta ezarriz deklinabide-atzizkia, hau da, azken letra
> kontsonantea bada, kontsonantez amaitutako hitzak bezala deklinatuz; azken letra bokala bada,
> bokalez amaitutako hitzak bezala deklinatuz. Adibidez:
> Yorkshire: Yorkshireren, Yorkshiren, Yorkshireko...
> Creuse: Creuseko, Creusen...
> Calais: Calaisen, Calais(e)ko, Calaisi...
> Nīmes : Nīmes(e)ko, Nīmesen, Nīmesi...
> Versailles: Versailles(e)ko, Versaillesen...
> Limoges: Limoges(e) ko, Limogesen...
>
> B) Ahoskatzekoan, ahoskerari erreparatuta ezarri behar da deklinabide-atzizkia. Adibidez:
> Yorkshire <jorksair>:
> Yorkshireren <jorksairren>, Yorkshiren <jorksairren>, Yorkshireko <jorksairreko>...
> Creuse <kreus>:
> Creuseko <kreus(e)ko>2, Creusen <kreusen>...
> Calais <kale>:
> Calaisen <kalen>, Calais(e)ko <kaleko>, Calaisi <kaleri>...
> Nīmes <nim>:
> Nīmes(e)ko <nimeko>, Nīmesen <nimen>, Nīmesi <nimi>
> Versailles <versail>:
> Versailles(e)ko <versaileko>, Versaillesen <versailen>...
> Limoges <limoʒ>:
> Limoges(e) ko <limoʒ(e)ko>:, Limogesen <limoʒen>..."
>
> Alegia, Euskaltzaindiak askatua digula korapiloa. Bai, "...honela joka daiteke..." diosku, ohituta gauzkan molde baselinaztatuan ("158. araua" eta ondoren "Euskaltzaindiaren gomendioa" ere badio, leundu nahiaren leundu nahian), baina arazoa konpondu nahi duenak hor dauka iturria, alde batera utzita fonetismoak, norberaren jakituriak eta estetika kontuak (marrarik ez darabil). Argiago ezin du esan: adibidez, Yorkshireren (zeren) eta Yorkshiren (non) idatzi behar dugu, baina kasu bietan <jorksairren> ahoskatu.
>
> Beraz, galderari erantzunez, w letra (uve bikoitza) kontsonanteen moduan deklinatuta idatzi behar da (Maslowen, zure adibidean), eta y letra (i grekoa) ere bai. Eta ahoskatu, berriz, kasuan kasuan letra horrek adierazten duen fonemak agintzen duen bezala.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maialen Moreno
> Bidaltze-data: astelehena, 2010.eko maiatzak 17 10:08
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
>
> Zalantza hau sortu zait:
>
> W-arekin amaitzen diren hitzak kontsonantetzat edo bokaltzat hartu behar al dira?
> Adibidez, Maslow-en ala Maslow-ren esango al genuke?
>
> Eta y-rekin amaitzen direnak?
>
> Eskerrik asko.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago