[itzul] pHa handitu/igo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 20, 20:09:22, CEST 2010


Nik ere berdin ikusten dut kasu hori. EIMAren hurrengo liburukian,
zientziazko zeren ingurukoan (ez dakit noiz argitaratuko den), horri
buruzko atal bat bada, bi ikuspuntuak onesten dituena, biek zentzua
dutenean:

-magnitude baten handi-txikitasuna
-eskala bateko (zenbaki-)balioen goi-behekotasuna

Oro har, zenbat eta *teknifikatu*ago egon magnitudea, orduan eta
normalagoa eskala-ikuspegia: bero handia / tenperatura altua.

Fresko ibili.

2010/5/20 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>:
> pHa igo edo jaitsi egiten da, edo, niri gehiago gustatzen zaidan moduan, gora edo behera egiten du.
> Azken batean zenbaki bat da.
> Ongi izan.
> Fernando
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago