[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 20, 19:58:02, CEST 2010
Ados honekin guztiarekin, eta Jonenarekin.
Basazpada: balegoka ari nintzenean, latinkada barne, horretan, halako
batean gerta litekeen erabaki eta arauaz ari nintzen, konbentzioen
beharra azpimarratzeko.
2010/5/20 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
> Behin baino gehiagotan aurkitu gara Euskaltzaindiaren arauei begira,
> arauaren exegesia egin nahian edo egin beharrean. Zer dioen, zer ez
> dioen, zer iradokitzen duen esaten ez badu ere, zer ulertu behar
> genukeen... Neroni, behintzat, ataka horretan gertatu naiz ez
> gutxitan. Kasu honetan, berriz, barrutik egin behar dut (zer esan
> dugun, zer esan nahi genuen) Euskaltzaindiaren azken gomendioaren
> exegesia (gomendioa, ez baita araua: 158 Kanpoko leku-izenak euskaraz
> ahoskatzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa). Nik parte
> hartzen dudan batzordean landu zen gaia, eta niri egokitu zitzaidan
> gomendioaren testu hori idaztea eta osoko batzarrean aurkeztea
> euskaltzain osoei. Horregatik diot barrutik egindako azalpena emango
> dudala.
>
> 1- Gomendioa da, ez araua; osoko batzarrak onartua da, baina ez da
> araua. Nahita jarri zaio gomendio hitza. Ahoskerari dagokionez, arau
> bakarra eman du Euskaltzaindiak, eta garbi genuen exonomastikaren
> ahoskera araupetzea ez dela Euskaltzaindiaren betebeharrik behinena.
> Horregatik, irizpide eske edo bila dabilenarentzako lagungarri gisa
> eman du gomendioa Euskaltzaindiak. Gomendioaren testuaren hasieran,
> "Atarikoa" izeneko sarreran, ondo zedarrituta dago, nire ustez,
> gomendioaren irispidea eta nondik norakoa.
>
> Jonek idatzia da: <158. araua" eta ondoren "Euskaltzaindiaren
> gomendioa" ere badio,
>
> leundu nahiaren leundu nahian>. Baina ez dago ezer leuntzeko nahirik,
> benetan. Euskaltzaindiak ez dauka gomendioak jartzeko txokorik
> webgunean, eta hor jarri dute (Euskaltzaindiak arauak ematen ditu:
> euskara batuan bete beharrekoak; gomendioak ematen ditu —oso gutxi—,
> haiek ere osoko batzarrak onartuak, eta ez nahitaez bete beharrekoak;
> eta irizpenak ematen ditu, beheragoko maila batean, batzordeen iritzia
> adierazten dutenak eta osoko batzarretik pasatzen ez direnak).
>
>
>
> 2- Ahoskerari buruzko gomendioa bada ere, nahitaezkoa da idazkerarekin
> topo egitea. Horregatik sartu zen horri buruzko atala 3. puntuan
> (Deklinabidea eta ahoskera). Honela dio: <Kanpoko leku-izen baten
> idazkera eta ahoskera bat ez datozenean eta izena deklinatu behar
> denean, honela joka daiteke deklinabide-atzizkia eransteko orduan:
> Idatzizkoan, idatzizkoari erreparatuta ezarriz deklinabide-atzizkia,
> hau da, azken letra kontsonantea bada, kontsonantez amaitutako hitzak
> bezala deklinatuz; azken letra bokala bada, bokalez amaitutako hitzak
> bezala deklinatuz.>
>
> 2.1- Nahita eta jakinaren gainean sartu zen "joka daiteke" testuan,
> eta ez "jokatzen da" edo "jokatu behar da". Eta hala behar du,
> ahoskera-gomendio baten barneko albo-kontu gisa aipatzen baita. Ez da
> "molde baselinaztatua", (Jonen hitzetan jarria), ezer ezkutatu nahi ez
> duen adierazpidea baizik. Nolabait esateko: ez badakizu nola jokatu,
> hemen duzu irizpide bat, balio badizu (Euskaltzaindiak badaki agintera
> erabiltzen: "erabil bedi" moldea ere agertzen da arau batzuetan,
> pentsa). Puntu hori ez genuen sartu gomendioaren lehen idazketan,
> baina, osoko batzarrean aurkeztu zenean, euskaltzain batek eskatu zuen
> frantsesezko "e" mutuen ahoskera zehaztea, deklinabidea zela eta, eta
> hortik tiraka iritsi ginen idatzizkora ("e" mutuen ahoskera esku
> artean daukagun auziaren azpikasu bat besterik ez baita). Puntu hori
> erantsi zen (beste zuzenketatxo batzuekin batera), hurrengo osoko
> batzarrean aurkeztu, eta onartu egin zen.
>
> 2.2- Juanek dio: <garbi balego hala arautu dela...>. Arautu, ez da
> ezer arautu; "gomendiatu" egin da, aholkatu egin da nola ahoskatu.
> Nola idatzi, nola deklinatu, ez da arautu, ez aholkatu. Nola joka
> daitekeen esan du Euskaltzaindiak. Eta aukera hori, gainera, nondik
> norako nagusi gisa ulertu behar genuke, ez baitago kasuz kasu
> zehaztua. Gure batzordean ez du inork inoiz <Bobigny> deklinatzeko
> orduan <Bobignyeko> proposatu, ez aldeztu. Beraz, kasu hau ez da "Dura
> lex, sed lex" katalogatzekoa. Gehiago da, nik uste, "Ea res facti, non
> juris est" esatekoa (tori latinkada!): gure batzordean ohar hori
> sartzea erabakitzea ez zen hutsetik atera. Datuak bagenituen, eta
> ikusia genuen aukera hori zabal erabiltzen dela gaur egungo euskara
> batuan. Hona hemen Googlek ("Google-ek" idatzi behar nuke Xabierren
> irizpidea erabiliz gero) eman zizkigun datu batzuk (2009ko iraileko
> datuak dira):
>
> <Shakespeareren> edo <Shakespeare-ren>: 226 agerraldi
>
> <Shakespeare-en> edo <Shakespeareen>: 12 agerraldi
>
> Ereduzko prosa:
>
> <Shakespeareren> edo <Shakespeare-ren> idatzi dutenak:
>
> Bernardo Atxaga, Aurelia Arkotxa, Andu Lertxundi, Koldo Izagirre, Koro
> Navarro, Jon Alonso, Juan Garzia, Joxe Azurmendi, Josu Zabaleta, Xabier
> Olarra, Javi Cillero, Jose Mari Iturralde, Iņaki Mendiguren, Ander Irizar,
> Xabier Montoia, Karlos Zabala, Oskar Arana, Markos Zapiain, Irene Aldasoro,
> J.M. Olaizola *Txiliku*.
>
> <Shakespeare-en> edo <Shakespeareen> idatzi dutenak:
>
> Harkaitz Cano
>
> Berrian, Elhuyarren, EHUko Euskara Zerbitzuan... Hezkuntza Sailaren
> estilo-liburuan <Shakespeareren> moldean idazten da. Erabilera zabal hori
> jaso genuen gomendioan, besterik gabe. Baina ez ginen kasu xeheak zehazten
> hasi (amaierako Y, W, H...), ez baitzen hori gomendioren berezko gaia,
> ahoskera baizik.
> Alfontso
>
> 2010/5/19 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>
>> Ados arauan, baina aplikazioan...
>>
>> Kasurik garbiena baino ez aipatzearren (letrei berezko
>> kontsonate-bokal etiketa jartzearena alde batera utzita ere), non
>> idatzita dago "Trinity" hitzean Y kontsonantea dela? Zer zentzu luke
>> zentzugabekeria horretan oinarritutako arau batek: *Trinity-en* (NON
>> zein NOREN)?
>>
>> (Hala ere, *dura sed lex*, garbi balego hala arautu dela,
>> adostasunaren izenean, zapotzar hori ere irentsi beharko).
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago