[itzul] prolatiboa eta absolutiboa nahastea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 27, 09:49:52, CEST 2010
"Asmo(a) hartu" behintzat oso erabilia da testu fidagarri eta natural
askotan. "Helburu"rekin, ez da noski hain esapide finkatua, baina uste
dut ez dela eragozpenik hitz hori ere "hartu"rekin konbinatzeko,
aspektu-ñabardura desberdina adierazten baitute "izan"ek eta "hartu"k:
"asmo/helburu zuen" / "asmo/helburu izan zuen" / "asmo/helburu hartu
zuen".
-tzat daramanak, "hartu"rekin, beste adiera bat hartzen du: irudipen
okerrarena (morroi hartu / morroitzat hartu), nahiz hor bitxia
litzatekeen: "Helburutzat hartu zuen, baina ez zen helburu [aitzakia
baizik]".
(Oso interesgarria, bide batez, Asierrena).
2010/5/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
> -tzat kasuaren ordez, izena kasu absolutibo mugagabean erabiltzeko joera
> zabala dago.
>
> horrelakoak normal ikusten dira euskal testuetan:
>
> "ez-dakit-zer hartu zuen helburu"
>
> halakoetan, "izan zuen helburu" onartzen dut, "izan zuen helburutzat"
> orobat, eta "hartu zuen helburutzat" ere bai.
>
> baina "hartu zuen helburu" horri itxura txarra hartzen diot.
>
> inork argibide ziurrik balu, eskertuko nioke.
>
> x.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago