[itzul] prolatiboa eta absolutiboa nahastea
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 27, 12:35:47, CEST 2010
Ados testuinguru batzuetan ez direla bereizten zentzu biok.
"Alabatzat hartu" esaten da, bai jauna, "alabatzat etxekotu-jaso"
adierazteko, eta "alabatza(t)koa" eta gisakoak ere erro berekoak dira.
Bilintxek ere uste dut hori esan nahi zuela, eta ez maizterra andre
zuelakoan zegoela: "andretzat artu bere maizterra / du nagusiak"...
Halakoak, beraz, aukera bakarra izanik (-tzat), anbiguoak dira. Ez
dirudi, hala ere, eragin ikaragarrik izan duenik horrek praktikan...
ala bai?: "Hartzen al duzu senartzat"...
Oraingoz, badirudi "hartu" aditzarekin identifikatua dugula
anbiguotasun hori (testuinguru semantiko batzuetan).
Hasierakora itzulita, Xabierren galderara, esango nuke "helburu
hartu", "asmo hartu" bezalatsuko aditz-lokuzioa dela, izatez, baina
"helburu hartu" "(dena delakoa) helburu harturik/hartuta" esapidean
erabiltzen dela soilik edo ia soilik.
Jarraitzeko, nahi duenak.
2010/5/27 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
> Arrazoi du Juanek (ia beti bezala), eta hobe nuen nik gauzak xeheago,
> eta hobeto, azaldu banitu. Izan ere,
> 'laguntzaile/bidelagun/aitzakia/hizpide... hartu' multzoan nahasian
> sartu ditut denak, eta, denak zuzenak badira ere, ez dira denak
> berdinak. Adibidez:
>
> 'Neska hura alabatzat hartu zuten'
>
> perpausa zuzena da, baina haren sinonimoa ez da noski:
>
> *'Neska hura alaba hartu zuten'.
>
> Badirudi osagarri den izenaren tasun semantikoen arabera ebazten dela
> esanahi-desberdintasuna. Kargu-izena, ogibide-izena, biziduna...
> denean, badirudi esanahi-desberdintasuna markatuta ageri dela (alde
> batera utzita prolatiboak duen esanahi-bitasuna: 'erregetzat hartu
> zuten' zer da? 'errege zela pentsatu zuten' ala 'errege izateko hartu
> zuten? Adibide hauetan , adibidez, garbi dago bigarren adiera duela:
> Lardizabal: 'Siquemtarrak alako gizon galdu bat iguiñdu bearrean,
> arte-pe batera bildu, eta Erregetzat artu zuten' / Larregi:
> 'Siximitarrek sinhetsi zuten Abimelech, eta hartu zuten bere
> erregetzat'.).
>
> Juanen adibidean garbi ikusten da desberdintasuna: 'lagun hartu'
> batetik eta 'laguntzat hartu' bestetik. Baina izenak horrelako tasunik
> ez duenean, badirudi prolatiboa zein absolutiboa sinonimoak direla:
> aitzakia hartuta = aitzakiatzat hartuta, helburu hartu = helburutzat
> hartu.
>
> Egia da, bestalde, Juanek jarri duen adibidean ('Helburutzat hartu
> zuen, baina ez zen helburu') oso ondo etortzen dela bereizketa, baina,
> dirudienez, hizkuntza errealean ez da ñabardura hori (beti) egiten.
> Gotzon Garatek bildua da hau, adibidez (OEHk dakar):
>
> "Ori artu zuen elburutzat (G-azp), elburu ori artu zuen (G-azp)" Gte Erd 54.
>
> Eta hor dugu, fosilduta, 'xede hartu' aditza ere.
>
>
>
> Ñabardura gehiegi, beharbada. Hartu nire hau gogoeta xume
> bukatugabetzat, eta ez uste sendotzat.
>
>
>
> Alfontso
>
> 2010/5/27 Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>
>> Mezu (orobat interesgarri) hau irakurri aurretik bidali dut nirea.
>>
>> Uste dut erne ibili behar dugula bi predikatu mota bereizteko bi
>> aukerak onartzen dituztenen artean:
>>
>> -aukera biak sinonimo diren predikatuak (hizkeraren araberakoak):
>> "tamalgarri(tzat) jo", "gaizto(tzat) eduki"
>>
>> -aukera bakoitzak esanahi desberdina hartzen duen predikatuak: "lagun
>> hartu" / "laguntzat hartu" // "aitasantutzat dutela" / "aitasantu
>> dutela"...
>>
>> Eta kriskitin...
>>
>> 2010/5/26 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>:
>> > Ereduzko Prosan badira adibideak:
>>
>> > Tankera horretakoak dira 'Norbaitek norbait/zerbait
>> > laguntzaile/bidelagun/aitzakia/hizpide... hartu' gisakoak. Badirudi
>> > prolatiboa har dezaketen 'hartu' eta 'ukan' aditzek har dezaketela
>> > absolutiboa ere.
>> >
>> >
>> > Alfontso Mujika
>> >
>> > Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>> >
>> >
>> > 2010/5/26 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
>> >
>> >> -tzat kasuaren ordez, izena kasu absolutibo mugagabean erabiltzeko joera
>> >> zabala dago.
>> >>
>> >> horrelakoak normal ikusten dira euskal testuetan:
>> >>
>> >> "ez-dakit-zer hartu zuen helburu"
>> >>
>> >> halakoetan, "izan zuen helburu" onartzen dut, "izan zuen helburutzat"
>> >> orobat, eta "hartu zuen helburutzat" ere bai.
>> >>
>> >> baina "hartu zuen helburu" horri itxura txarra hartzen diot.
>> >>
>> >> inork argibide ziurrik balu, eskertuko nioke.
>> >>
>> >> x.
>> >>
>> >>
>> >>
>> >
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago