[itzul] Paso de carro
Andres Maria Urrutia Badiola
urrutianot a bildua garmanur.e.telefonica.net
Or, Maiatza 28, 10:00:00, CEST 2010
Ez al da izango Hiztegi Batuko gurdibidea?
Begien bistakoa da zortasun eremuan ari dela testua.
Bestalde, oso ohikoa izaten da horrelakoetan bide-zorra esatea. Kontua,
halare, bestetik dator, hots, garai batean, gurdiak ziren, zabaleraren
ikuspegitik, zortasunaren nondik norakoak zehazten zituztena garraio
kontuetan.
. Horrexegatik, forma hori fosildu eta hala erabiltzen da finken
zehaztasunetan gaztelaniaz, batez ere deskripzio zaharretan.
Horri, euskararen ikuspegitik, gurdibiea esan zaio, andabide eta abar esan
ohi diren bezalaxe.
Egun, aldiz, gurdirik baino, autoak eta kamioiak dira erabiltzen direnak eta
horrexegatik dio Euskal Herriko foru zuzenbidearen legeak (ikus
www.forulege.com) esaten duena, hots;
128. atala
Bide-zorra tituluz edo hogei urteko erabilpenez eskuratzen da.
129. atala
Bide-zorraren zabalera lur-zati zor-hartzailearen beharrizan guztiak
betetzeko bestean handitzea eska dezake lurzati
horren jabeak, horri dagokion kalte-ordaina emanaz.
anndres urrutia
----- Original Message -----
From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, May 28, 2010 8:56 AM
Subject: Re: [itzul] Paso de carro
> Hirigintzakoa da, bai.
>
> Mila esker Gotzon
>
> Joxemari
>
> Gotzon Egia(e)k dio:
> >> Kaixo: ez daukat testuingururik. Ba al dakizue nola eman dezakedan?
> >
> > Zer testu da, hirigintzako zerbait? Zuzenbidekoa? Izan ere,
> > «servidumbre de paso», batzuetan, «servidumbre de paso de carro»
> > esaten da, hori da, gurdi bat pasatzeko adinako tartea. Hala baldin
> > bada, «bide-zor» aski izan daiteke.
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago