[itzul] Paso de carro

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskalnet.net
Or, Maiatza 28, 09:50:48, CEST 2010


Beno... Lehenengoz bakamena eskatu. Hauxe da lortu dudan testuingurua:

Vertebración del mercado de Ordizia
"Favorecer trasiego de gente a través, mejorar accesos, generar flujos, 
menos puestos en las salidas, rebajes, pasos de carro, etc."

Mila esker

Joxemari



Andres Maria Urrutia Badiola(e)k dio:
> Ez al da izango Hiztegi Batuko gurdibidea?
> Begien bistakoa da zortasun eremuan ari dela testua.
> Bestalde, oso ohikoa izaten da horrelakoetan bide-zorra esatea. Kontua,
> halare, bestetik dator, hots, garai batean, gurdiak ziren, zabaleraren
> ikuspegitik, zortasunaren nondik norakoak zehazten zituztena garraio
> kontuetan.
> . Horrexegatik, forma hori fosildu eta hala erabiltzen da finken
> zehaztasunetan gaztelaniaz, batez ere deskripzio zaharretan.
> Horri, euskararen ikuspegitik, gurdibiea esan zaio, andabide eta abar esan
> ohi diren bezalaxe.
> Egun, aldiz, gurdirik baino, autoak eta kamioiak dira erabiltzen direnak eta
> horrexegatik dio Euskal Herriko foru zuzenbidearen legeak (ikus
> www.forulege.com) esaten duena, hots;
> 128. atala
>
> Bide-zorra tituluz edo hogei urteko erabilpenez eskuratzen da.
>
> 129. atala
>
> Bide-zorraren zabalera lur-zati zor-hartzailearen beharrizan guztiak
> betetzeko bestean handitzea eska dezake lurzati
>
> horren jabeak, horri dagokion kalte-ordaina emanaz.
>
> anndres urrutia
>
>
>
>
> ----- Original Message ----- 
> From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, May 28, 2010 8:56 AM
> Subject: Re: [itzul] Paso de carro
>
>
>   
>> Hirigintzakoa da, bai.
>>
>> Mila esker Gotzon
>>
>> Joxemari
>>
>> Gotzon Egia(e)k dio:
>>     
>>>> Kaixo: ez daukat testuingururik. Ba al dakizue nola eman dezakedan?
>>>>         
>>> Zer testu da, hirigintzako zerbait? Zuzenbidekoa? Izan ere,
>>> «servidumbre de paso», batzuetan, «servidumbre de paso de carro»
>>> esaten da, hori da, gurdi bat pasatzeko adinako tartea. Hala baldin
>>> bada, «bide-zor» aski izan daiteke.
>>>
>>>       
>
>
> __________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de firmas de virus 5151 (20100527) __________
>
> ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
>
> http://www.eset.com
>
>
>
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago