[itzul] zer ikusi dauka?

Agurtzane Mallona agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Or, Maiatza 28, 11:41:03, CEST 2010


Nik neure eguneroko erabilera kontuan harturik erantzungo dizuet. 
Xabierren ustez zuzena baina artifiziala den aukera ("zer zerikusi 
dauka...?") da nik neure eguneroko hizkuntzan erabiltzen dudana. 
Alternatiba moduan proposatzen direnak, nire erabilerarako, goi 
mailakoak lirateke. Eta argi daukat "zer ikusi dauka...?" nik ez dudala 
inguruan euskaldunen ahotik entzun. Gaur eguneko idazleek zer idazten 
duten beste kontu bat izango da, seguru asko. Barkatu deitua izan ez 
naizen tokian sartu banaiz.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea

Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
> Nik berdin jokatzen diat, Xabier. Alegia, "alternatiba" hori dela,
> nire erabileran, aukera bakarra.
>
> 2010/5/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
>   
>> zerikusiari buruzko galderak egiten ditugunean arazoak sortzen zaizkigu.
>>
>> halakoak maiz antxean iristen dira nire eskuetara:
>>
>> "zer ikusi dauka horrek nik esandakoarekin?"
>>
>> ahoz esaten da, baina gramatika aldetik dudazkoa behintzat bada.
>>
>> "zer zerikusi du..." zuzenagoa litzateke, baina nahiko artifiziala.
>>
>> alternatiba moduan, "zer ikusteko dauka..." edo "zer du ikusteko(rik)..."
>> bezalakoak proposatu ohi ditut nik.
>>
>> inork badu honen gainean zeresanik?
>>
>> xme
>>
>>     
>
>   




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago