[itzul] zer ikusi dauka?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Or, Maiatza 28, 11:39:05, CEST 2010


Eskerrik asko, Agurtzane (eta Juani ere beste horrenbeste).

Zu eta beste guztiak zarete hemen deituak.

x.

El 28/05/2010, a las 11:41, Agurtzane Mallona escribió:

> Nik neure eguneroko erabilera kontuan harturik erantzungo dizuet.
> Xabierren ustez zuzena baina artifiziala den aukera ("zer zerikusi
> dauka...?") da nik neure eguneroko hizkuntzan erabiltzen dudana.
> Alternatiba moduan proposatzen direnak, nire erabilerarako, goi
> mailakoak lirateke. Eta argi daukat "zer ikusi dauka...?" nik ez  
> dudala
> inguruan euskaldunen ahotik entzun. Gaur eguneko idazleek zer idazten
> duten beste kontu bat izango da, seguru asko. Barkatu deitua izan ez
> naizen tokian sartu banaiz.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea
>
> Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
> > Nik berdin jokatzen diat, Xabier. Alegia, "alternatiba" hori dela,
> > nire erabileran, aukera bakarra.
> >
> > 2010/5/28 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>:
> >
> >> zerikusiari buruzko galderak egiten ditugunean arazoak sortzen  
> zaizkigu.
> >>
> >> halakoak maiz antxean iristen dira nire eskuetara:
> >>
> >> "zer ikusi dauka horrek nik esandakoarekin?"
> >>
> >> ahoz esaten da, baina gramatika aldetik dudazkoa behintzat bada.
> >>
> >> "zer zerikusi du..." zuzenagoa litzateke, baina nahiko artifiziala.
> >>
> >> alternatiba moduan, "zer ikusteko dauka..." edo "zer du ikusteko 
> (rik)..."
> >> bezalakoak proposatu ohi ditut nik.
> >>
> >> inork badu honen gainean zeresanik?
> >>
> >> xme
> >>
> >>
> >
> >
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago